DEIALDIAK

DIRU-LAGUNTZAK

2026ko ekitaldian, ikus-entzunezko proiektuen preprodukzio, produkzio eta sustapen gastuak finantziatzeko Foru Aldundiaren dirulaguntzen oinarri arautzaileak eta bigarren deialdia.

IREKIA

Aurkezpen-epea

Noiz arte 2026/11/17

BALDINTZAK

Dirulaguntzen onuradun izan ahalko dira ekoizle gisa jarduten duten sozietate anonimoak, erantzukizun mugatuko sozietateak, sozietate kooperatiboak, sozietate zibilak eta interes ekonomikoko elkarteak, bai eta enpresa-jarduerak gauzatzen dituzten pertsona fisikoak ere, betiere maiatzaren 31ko 5/2005 Foru Arauaren 12. artikuluko ustezkoren batean ez badaude eta dekretu arautzailean ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

EDUKIA

Deialdi honen xedea da ikus-entzunezko proiektuen preprodukzio, ekoizpen eta sustapen gastuen zati bat finantzatzeko dirulaguntzak ematea 2026ko ekitaldian.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Bizkaiko Foru Aldundia

94 4068000

Errekalde zumark., 30 (Bilbo)