DEIALDIAK

IKASTARO ETA TAILERRAK

AA tailerra: sortu eta entrenatu zure lehen AA eredua

IREKIA

Aurkezpen-epea

Noiz arte 2026/09/02

EDUKIA

AAk (Adimen Artifizialak) aukeraz beteriko mundua eskaintzen du, eta tailer hau barrutik nola funtzionatzen duen ezagutzeko aukera paregabea da.

Parte-hartzaileek AA zer den, datuek zer garrantzi duten eta AA eredu bat nola entrenatzen den ikasiko dute. Sarrera labur baten ondoren, taldean lan egingo dute AA eredu sinple bat sortzeko, entrenatzeko eta probatzeko, datuek emaitzetan duten eragina aztertuz.

Jarduerak balizko akatsak eta alborapenak identifikatzeko aukera ere emango du, baita AA modu arduratsuan erabiltzeak duen garrantziaz hausnartzekoa ere. Hezkuntza, osasuna, komunikazioa edo industria bezalako esparruak dagoeneko eraldatzen ari den teknologia batera modu praktiko, irisgarri eta positiboan hurbiltzeko lehen urratsa izango da.

Iraupena: 3 ordu.
Maila: Ez da aurretiazko ezagutzarik behar.
Data: Irailaren 8a.

Eman izena hemen!

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Telefonica fundazioa eta Bizkaiko Foru Aldundia

Torre Urduliz, Aita Gotzon, 37 (48610 Urduliz)

42 Urduliz