DEIALDIAK

IKASTARO ETA TAILERRAK

42 Urduliz Bizkaiko tailerrak

IREKIA

Aurkezpen-epea

Noiz arte 2026/02/20

EDUKIA

Ez galdu gure 3 orduko doako tailerren data berriak! Aukera paregabea zure lehen urratsak arlo digital desberdinetan emateko, gure metodologia iraultzailea probatzen duzun bitartean: klaserik gabe, libururik gabe, irakaslerik gabe eta erabat doan. Ikaskuntza praktiko eta kolaboratiboa soilik, % 100 finantzatua.

Aukeratu zure gairik gogokoenak:

  • Adimen Artifizialean murgiltzeko saioa:
    • Urtarrilak 16 16:00etan. Eman izena hemen.
    • Otsailak 11 16:00etan. Eman izena hemen.
  • Zibersegurtasun tailerra:
    • Urtarrilak 28 16:00etan. Eman izena hemen.
  • PYTHONerako sarrera:
    • Otsailak 4 16:00etan. Eman izena hemen.

Global Game Jam

Bideojokoak gustatzen bazaizkizu, ekitaldi hau zuretzat da. Laugarren urtez jarraian, 42 Urduliz Bizkaia munduko bideo-jokoen garapenarekin eta sorkuntzarekin lotutako hackaton handienaren egoitza izango da, non parte hartzaileek, taldean, 2026ko gaian oinarritutako bideo-joko bat sortzea izango duten helburu. Urtarrilaren 30etik otsailaren 1era egingo da, eta parte hartzeko bi lekutan eman behar duzu izena:

Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu gure azkenengo posta.

Optimization Challenge

Hackathon bat heuristikaren arloan murgiltzeko: estrategia hurbilen erabilera optimizazio arazo konplexuak ebazteko. Si te gustan las matemáticas, los algoritmos y la programación, este evento te interesa. Matematika, algoritmoak eta programazioa gustatzen bazaizkizu, ekitaldi hau interesatzen zaizu. Otsailaren 7an izango da, 10:00etatik 14:00etara. Parte hartzeko 18 urte edo gehiago izan behar dituzu, programazioari buruzko oinarrizko ezagutzak izan eta esteka honetan izena eman behar duzu.

Ate irekien jardunaldiak:

Eta, jakina, gure ate irekien jardunaldiak. Campusa eta bere metodologia berritzailea ezagutzeko aukera paregabea. Aukeratu hobeto datorkizun data eta ezagutu campusa eta bere metodologia berritzailea zuzenean. Gainera, Piscinera sartzeko jolasak egin ahal izango dituzu! Gure hautaketa prozesu presentziala da, 26 egunekoa. Aukeratu data hemen.

Hori guztia gure urteko lenenengo Piscinerako beroketa gisa, otsailaren 23tik martxoaren 2ora bitartean. 26 eguneko esperientzia trinkoa, zure bizitza (eta karrera) alda dezakeena. Esteka honen bidez eman dezakezu izena. Ausartuko zara salto egitera?

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Telefonica fundazioa eta Bizkaiko Foru Aldundia

Torre Urduliz, Aita Gotzon, 37 (48610 Urduliz)

42 Urduliz