42 Urduliz, lanbide digital berrietarako prestatzen zaituen prestakuntza berritzailea

Prestakuntza

Ez galdu aukera eta murgildu abentura handi honetan!

Hemezortzi urte baino gehiago, ikasteko gogoa eta iraultza digitalak gehien eskatzen dituen profil profesionaletan karrera bat egiteko motibazioa badituzu, Telefónica Fundazioak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako 42 Urduliz proiektura apunta zaitezke, parte hartzen duten pertsonak etorkizuneko lanbide digitaletan prestatzeko proiektua.

Esperientzia honetan parte hartu ahal izateko, ez duzu programazioari buruzko ezagutzarik izan behar, ez eta aurretiko titulazio akademikorik ere, campusean sartzeko bi faseak baino ez dituzu gainditu behar: izena emateko on line testa eta 26 eguneko hautatze-aldia 'piscinean', parte hartzen duten pertsona guztientzako bizitza- eta hezkuntza-esperientzia.

Fase biak gainditzen badituzu, prestakuntza hasiko duzu Bizkaiko Urduliz Dorrean, beste ikasle gehiagorekin, eta lan-merkatuak gehien eskatzen dituen ezagutzak eta gaitasunak lortuko dituzu, profil digital kualifikatuak dituzten eta behar teknologiko berrietara egokitzeko gai diren profesionalak bilatzen eta behar baititu.

42 Urdulizek eskaintzen duen hezkuntza-eredua tradizionalaren oso bestelakoa da. Pareen arteko ikaskuntzan oinarritzen da, klaserik eta irakaslerik gabe, parte-hartzea eta ideia-trukea sustatuz eta parte hartzen duten pertsonen sormena, talde-lana eta egiten dituzten proiektuen bidez norberaren burua gainditzea sustatuz.

42 metodoak proposatzen duen autoikaskuntzari, gamifikazioari eta pare arteko ikaskuntzari esker, ekimen honetan parte hartzen duten pertsonek aukera izango dute, besteak beste, Big Data, Adimen Artifiziala, Blockchain eta IoT teknologien arloetan lan bat eskuratzeko eta etengabeko prestakuntza inoiz baino beharrezkoagoa den lan-ingurune baterako prestatzeko.

42 metodologia ezagutzera gonbidatzen zaitugu, aurrez aurreko saio batera, teknologiara hurbilduko zaituena, prestakuntza-aukera handitzat har dezazun.

Informazio-saioak izaten dituzte astero, egun eta ordutegi desberdinetan.;. Open Day, Izena eman!

42 Urdulizi buruzko informazio guztia kontsulta dezakezu, baita campusean izena eman ere, 42urduliz.com webgunean.

Iraultza digitalak gehien eskatzen dituen profil profesionaletan karrera bat egiteko, 42 Urdulizen eman dezakezu izena.