ABUZTUAREN 12A GAZTERIAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Partaidetza

NBEk sustatutako eguna da, gazteak gizartearen esparru guztietan parte hartzera bultzatzeko.

Aurtengo leloa Youth Engagement for Global Action da, hau da, gazteek nazioarteko ekintza-eragile gisa duten konpromisoa. 2022an, gazteek tokiko, nazioko eta munduko erakundeetan duten parte-hartzea nabarmendu nahi da, eta, horrez gain, ikasi nahi da nola hobetu daitekeen gazteek politikan duten ordezkaritza eta parte-hartzea.

Gainera, 2022. urtea Gazteen Europako Eguna da, Europako gazteek etorkizun hobea (ekologikoa, inklusiboagoa eta digitalagoa) eraikitzeko zereginean duten garrantziaz ohartarazteko helburua duena.

Bizkaiko Foru Aldundiak, Bizkaia Gazteak 2030 Estrategiaren bidez, gazteen beharrizanei erantzun komun bat emateko asmoz, eta nazioarteko, autonomia-erkidegoko eta tokiko esparruekin bat etorriz, bi erronka handiri ekin nahi die:

  • “GAZTEEN EMANTZIPAZIO-PROZESUAK AURRERATZEA”

    Gazteei baldintzak, aukerak eta laguntzak emateko beren bizi- eta familia-proiektuak bete ditzaten, PRESTAKUNTZA, ENPLEGU, ETXEBIZITZA eta FAMILIA ekintzen bidez.

  • “GAZTEAK GIZARTEA ERALDATZEKO ETA ERAIKITZEKO PROZESUAREN KATALIZATZAILE BIHURTZEA”

    Gazteei protagonismoa emateko euskal gizartearen bilakaeran, honako programa hauen bidez: INKLUSIOA, ANIZTASUNA, OSASUNA ETA ONGIZATEA, NORTASUN KULTURALA, JASANGARRITASUNA eta PARTE-HARTZEA.