DEIALDIAK

ENPLEGUA

Administraria

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2022/01/10

BALDINTZAK

  • Gutxienez goi mailako heziketa zikloko formakuntza izatea, Administrazioaren eta/edo Finantzen adarretan; eta/edo unibertsitateko erdi mailako edo goi mailako titulua, zuzenbidearen edo enpresa administrazioaren arloan, edo antzekoetan.
  • Antzeko eginkizunetan esperientzia izatea.
  • Euskarako gutxieneko titulu ofiziala: 2. hizkuntza eskakizuna edo baliokidea, 297/2010 Dekretuan eta 47/2012 Dekretuan zehaztutakoari jarraituz.
  • Aintzat hartuko da ingelesa edo beste hizkuntza batzuk jakitea.
  • Ofimatikako jakintza aurreratuak.

Bereziki aintzat hartuko da gizarte ekintzetarako orientazioa eta sentsibilitatea edukitzea.

EDUKIA

Erref: 6.128

Eskaintzen dugu: kontratu mugagabea; eta lanpostuaren mailari eta ezaugarriei dagozkien diru irabaziak.

Lanpostua lortu ez arren hautaketa gainditzen duten gizabanakoak, lan poltsa batean sartuko dira, gehienez hiru urterako, zehaztu ditugun eskakizunen inguruan sortzen diren aldi baterako beharrei erantzun ahal izateko.

Eginkizunak:

  • Bizkaiko Tutoretza Erakundeko kontabilitatea eta finantzak administratzea.
  • Nominen eta gizarte aseguruak kudeatzea.
  • Tutoretzapekoen ondasunak administratzea.
  • Administrazio lanei dagokien beste edozein eginkizun.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Bizkaiko Tutoretza erakundea

944 35 65 80

Campo & Ochandiano. Ercilla 18, 1º Dcha 48009 Bilbao.

Campo & Ochandiano