DEIALDIAK

DIRU-LAGUNTZAK

Bizkaiko Lurralde Historikoan 2024ko ekitaldian aisia eta astialdiko koordinazio-egiturak mantentzeko diru-laguntza

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2024/03/19

BALDINTZAK

Gazteen aisia eta astialdiko erakundeak koordinatzen edo aholku ematen dieten Bizkaiko Lurralde Historikoko erakundeak, baldintza hauek betetzen badituzte:

  1. Egoitza soziala edo ordezkaritza iraunkorra Bizkaiko Lurralde Historikoan izatea.
  2. Irabazi-asmorik ez izatea.
  3. Esperientzia eta ibilbidea egiaztatzea emakume eta gizonen berdintasuna lortzeko jarduketen garapenean.

EDUKIA

Dirulaguntza jaso dezaketen jarduerak hauek dira: 2024ko ekitaldian koordinazio-egiturak mantendu eta funtzionaraztea, eta Bizkaian gazteen aisia- eta astialdi-arloan diharduten irabazi-asmorik gabeko erakundeei aholku ematea. Hain zuzen, honako hauek dira diruz lagundu daitezkeen gastuak:

  1. Gazteen aisia eta astialdian lanean diharduten irabazi-asmorik gabeko erakundeetako egituren koordinazio- eta funtzionamendu-zereginetan eta erakunde horienganako aholkularitza diharduten langileen gastuak.
  2. Koordinazio, aholkularitzari zuzen-zuzenean loturiko gastu arruntak

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Bizkaiko Foru Aldundia

944068000

Euskera, Kultura eta Kirol Saila, Errekalde zumark. (Bilbo)

Bizkaiko Foru Aldundia