DEIALDIAK

IKASTARO ETA TAILERRAK

Aisialdiko begirale ikastaroa

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2025/10/03

BALDINTZAK

- Durangaldean erroldatutako gazteentzat (Abadiñon, Amorebieta-Etxanon, Atxondon, Berrizen, Durangon, Elorrion, Ermuan, Garain, Iurretan, Izurtzan, Mallabian, Mañarian eta Zaldibar).

- 17 urte izatea edo 2025ean beteta edukitzea

EDUKIA

Aisialdiko monitore ikastaro berria Durangon egingo da, 150 orduko prestakuntza teorikoa eta 160 orduko praktikak, urritik maiatzera, asteburuetan.

Atal teorikoak honako gai hauek barne hartzen ditu: haurren eta gazteen aisialdiko hezkuntza-jarduerak, talde- eta hezkuntza-prozesuak, eta aisialdiko jardueretako animazio-teknikak eta -baliabideak. Prestakuntza osatzen dutenek profesionaltasun-ziurtagiria jasoko dute haurren eta gazteen aisialdiko jardueren dinamizazioan.

Prezioa 470€ eta ikastaroa bere osotasunean gaindituz gero Durangladean errodatutakoei 300€ itzuliko zaizkie.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Bizkaia Gazteak Durangaldea

Urtxintxa 944 320 445 /Aisiola 943 445 108

Bizkaia Gazteak Duralgaldea