DEIALDIAK

IKASTARO ETA TAILERRAK ENPLEGUA

Enplegu Anezka programa

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2024/09/30

BALDINTZAK

  • Bizkaian bizitzea.
  • Lanbiden, Euskal Enplegu Zerbitzuan, langabezian edo enplegua hobetzeko prozesuan izena emanda egotea (betiere programan era aktiboan parte hartzea eragozten ez badu).
  • Anezka linearen beste programa batean parte hartu ez izana.
  • Ordenagailua eta Interneterako sarbidea izatea eta programa gauzatu ahal izateko oinarrizko ezagutza informatikoak edukitzea.

EDUKIA

Anezkak 20 langabek osatutako talde heterogeneoak dira. Parte-hartzaile guztiak boluntarioak eta aktiboak dira eta teknikari espezialista baten laguntzarekin antolatuta, besteren nahiz norberaren konturako lana bilatzen dute.

ANEZKA programetan, lana bilatzeko prozesua zure egoera berean dauden beste pertsona batzuekin batera egin ahal izango duzu, enpleguan aditua den teknikari baten laguntzarekin. Teknikari horrek saioak dinamizatuko ditu eta etengabeko laguntza eskainiko dizu.

Programan sartzea borondatezkoa eta kontraprestaziorik gabea da, eta konpromiso handia eskatzen du programatutako saioetan parte hartzeari dagokionez, enplegua aurkitzearen kasuan izan ezik.

Anezka programak eskainitako jarduerak:

  • Besteak beste, honako gai hauek lantzen dituzten talde-saioak:
    • Autoezagutza, marka pertsonala eta helburu profesionala.
    • Lan-merkatuaren funtzionamendua. Sektoreko enpresak identifikatzea.
    • Lana bilatzeko eta aukerak hautemateko baliabideak.
    • Curriculuma, elkarrizketa eta komunikazio eraginkorra.
  • Banakako saioak.
  • Lana bilatzearekin lotutako arloetan adituak diren espezialistek emandako tailerrak.
  • Foroetan, enpresekiko networking saioetan eta bestelako hainbat ekitalditan parte hartzea.
  • Negozio-ideia duten pertsonentzako ekintzailetza-tailerrak eta ibilbide praktikoa.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Bizkaiko Foru Aldundia

94 418 90 55

Dema (Fandería 2 - Barakaldo)

Bizkaiko enplegu-ataria