DEIALDIAK

IKASTARO ETA TAILERRAK ENPLEGUA

AnezkaPrest enplegu programa

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2021/02/21

BALDINTZAK

  • Bizkaian bizitzea.
  • Izena emanda egotea Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan, langabe gisa edo enplegua hobetzeko prozesuan (programan aktiboki parte hartzea eragozten ez badio).
  • Enplegu anezketan parte hartu ez izana.
  • Ordenagailua eta Internet konexioa edukitzea, eta oinarrizko informatika ezagutzak, programa egin ahal izateko.

EDUKIA

Anezka Prest enplegu programaren helburua langabezian dauden pertsonen gaitasunak eta enplegagarritasuna hobetzea da. Hamalau saiotan taldean eta bakarka lan egingo dute, enpleguko teknikarien laguntzarekin, eta lan merkatua aukerak eskaintzen hasten den unean aukera horiek hauteman eta arrakastarako aukera handiagoekin aprobetxa ditzaten prestatuko dira.

AnezkaPrest %100 formatu digital eta intentsiboko programa da, bertan lantzen dira, enplegu teknikari baten laguntzarekin, enplegua bilatzeko estrategia bat diseinatzeko eta parte hartzen duten pertsonen enplegagarritasuna handitzeko funtsezko gaiak..

Nola funtzionatzen du AnezkaPrest programak?

  • Taldeak, gehienez ere 15 lagunekoak, lana aurkitzeko lan egiten du.
  • Enplegu-teknikari batek lan-saioak dinamizatuko eta etengabe lagunduko die parte hartzaileei.
  • Programara sartzea borondatezkoa da, %100eko diru-laguntza du parte-hartzaileentzat eta ez du inolako kontraprestazio ekonomikorik aurreikusten.
  • Programak 14 saio izango ditu, horietan zehar talde-saioak, bakarkakoak eta adituekiko tailerrak egingo dira.
  • Taldekako saioak eta adituekiko tailerrak astean bitan egingo dira, saio bakoitzeko 2’5 orduko jardunaldietan. Horrez gain, banakako saioetan emango den denbora eta parte-hartzaile bakoitzaren lan pertsonala (gutxi gorabehera, ordubete egunean) gehitu behar zaizkio.

Zer jarduera egiten dira AnezkaPrest enplegu programaren 14 saioetan?

  • Talde-saioak, enplegagarritasunaren hainbat alderdi lantzeko.
  • Enplegu-teknikariarekin saio pertsonalizatuak.
  • Autoezagutza, marka pertsonala eta helburu profesionala.
  • Lan-merkatuaren funtzionamendua. Sektoreko enpresen identifikazioa.
  • Lana bilatzeko eta aukerak detektatzeko baliabideak.
  • Curriculuma, elkarrizketa eta komunikazio eraginkorra.

DEIALDI-EGILEA

Bizkaiko Foru Aldundia

94 418 90 55

Dema (Fandería 2 - Barakaldo)

DEMA