Apurtu burbuila

Osasuna eta ongizatea

KALAMURIK gabe gehiago zara

Nerbio-sistema zentralaren depresorea eta haluzinogenoa da. Ondorioak izugarri aldatzen dira purutasunaren, izaeraren, kontsumitzen duenaren profilaren eta ingurunearen arabera.


Epe laburrera: kontsumitu eta gutxira gerta daitezkeenak dira. Dosi moderatu bat hartu eta 24 ordura arte iraun dezakete. Eragina dute:
· Funtzio kognitiboan: efektu euforizatzaileak eta lasaigarriak; antsietatea; ideiazio paranoidea; geldotasun-sentsazioa ideietan; iritzi aldatua; arretaren narriadura; haluzinazioak; interferentzia norberaren funtzionamenduan; arriskuen hartzea eta inpultsibotasuna areagotzea.
· Funtzio fisiologikoan: apetitua areagotzea; aho lehorra; konjuntibainjekzioa; takikardia.


Epe luzera: kanabisaren ohiko kontsumoaren ondorioz gertatzen direnak dira, batez ere eguneroko kontsumoaren ondorioz, hainbat hilabete edo urtetan.
· Mendekotasuna.
· Funtzio kognitiboaren narriadura
· Ondorio psikosozialak: eskola uztea; langabezia; gazteen delinkuentzia; beste droga batzuen kontsumoa; osasun mentaleko arazoak.
· Buru-nahasmenduak: psikosia; nahasmendu bipolarrak; eskizofrenia; depresioa; antsietatea; elikadura-nahasteak, jokabide-nahasmenduak eta nortasun-nahasmenduak; jokabide suizidak.
· Arnas gaixotasunak
· Gaixotasun kardiobaskularrak
· Minbizia

Bibliografia: World Health Organization. The health and social effects of nonmedical cannabis use. WHO: Geneva, 2016

"KALAMURIK gabe gehiago zara"