Argitu aniztasun sexualari buruzko zalantzak

Anistasuna

‘Sexualitatearen koloreak’ gidak identitateari, izaerei eta sexu-orientazioari buruzko erantzun guztiak eskaintzen dizkizu.

Giza sexualitatea bizitzeko moduak pertsonak dauden bezain desberdinak dira, baina, luzaroan, sozialki onartu da sexu-nortasuna eta harremanak ulertzeko modu bakarra zegoela. Hori dela eta, normalean onartzen ez den sexualitatea duten pertsonak diskriminatu egin dira eta bere sexu-identitatea ezkutatu behar izan dute. Horrek beldurrak, tabuak eta zalantzak sortu ditu sexu-aniztasunari eta askatasunez bizitzeko moduari buruz, baita gaur egun ere.

Diskriminazioa eta sexu-nortasunari buruzko bereizkeria eta zalantzak desagerrarazten laguntzeko, Bizkaiko Foru Aldundiak ‘Sexualitatearen koloreak’ liburua argitaratu du. Gida hori sexu-identitateak agerian jartzeko, nortasunei, izaerei eta orientazioei buruz egiten ditugun galderei erantzuteko eta sozialki onartutakoa ez den sexu-identitatea duten pertsonek bizi dituzten zailtasunak ezagutzeko pentsatuta dago.

Gida hau batez ere gazteei zuzenduta dago, bai bere sexu-identitateari buruzko zalantzak dituztenei, bai inguruko pertsonek bizi dituzten errealitate desberdinak hobeto ezagutu nahi dituztenei. Hezkuntza-esparruan sexu-aniztasunari buruzko ezagutza hobetzeko egin daitezkeen jarduerak ere biltzen ditu.

“Sexualitatearen koloreak” gidan, honako hauei buruzko erantzunak aurkituko ditugu: identitateak, izaerak eta orientazioak, LGTBI+ kolektiboaren egoera, sexu-aniztasunaren ikuspenean aurrera egiteko estrategiak eta Bizkaiko administrazioek eta elkarteek eskaintzen dituzten intereseko espazioei buruzko informazioa.

"Sexualitarearen koloreak" sexu-aniztasunari buruzko informazioa, asibide praktikoak eta baliabideak eskaintzen ditu.