DEIALDIAK

JARDUERAK

Gazte Foro

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2025/01/27

EDUKIA

Lehenengo bilera datorren astelehenean, urtarrilaren 27an, izango da 17:30ean Arrigorriagako Gaztegunean.

Arrigorriagako Udalak Gazte Foroa abiatuko du, herriko gazteek aukera izan dezaten udalerabakietan aktiboki parte hartzeko, bai gazteriari eragiten dizkioten gaien inguruan, bai herriari eta gainerako herritarrei eragiten dizkiotenen inguruan; izan ere, gazteak Arrigorriagaren parte garrantzitsua dira, baita gizartearen etorkizuna ere, eta asko dute esateko eta emateko.

Helburua da, beraz, 16 eta 35 urte bitarteko gazteentzako parte-hartzerako espazioa sortzea: proposamenak egin, iritziak trukatu, ekarpenak egin, elkarren artean eztabaidatu…, eta, horrela, elkarrekin gazteentzat eta gure herriarentzat onena dena erabakitzeko.

Lehenengo bilera datorren astelehenean, urtarrilaren 27an, izango da 17:30ean Arrigorriagako Gaztegunean eta herriguneko eta Abusuko 16 eta 35 urte bitarteko gazteek parte har dezakete. Informazio gehiago nahi izatekotan, gazteek 688 618 731 telefono-zenbakira deitu edo gazteria@arrigorriaga.eus helbidera idatz dezakete.

Gazteen ekarpena ezinbestekoa delako, batu zaitez Gazte Forora!.

ARGIBIDE GEHIAGO

webp Kartela (WEBP 25 KB)

DEIALDI-EGILEA

Arrigorriagako Udala

Ugertza bidea, 1

ARRIGORRIAGAKO GIB-OIJ Ugertza bidea, 1

gazteria@arrigorriaga.eus

Arrigorriagako gazte informazioa