DEIALDIAK

ENPLEGUA

Uretako Begirale-Soroslearen lan-poltsa

IREKIA

Aurkezpen-epea

Noiz arte 2026/04/20

BALDINTZAK

a) Aurreko uretako begirale-soroslearen lan-poltsan ez egotea.

b)  Titulazioa: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua edo Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak egin ondoren lortutako oinarrizko lanbide-titulua izatea, edo eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.

c)  Berariazko titulazioa: Ezinbesteko baldintza izango da honako bi titulazio hauek izatea, eta ez da baliozkoa izango horietako bat bakarrik egiaztatzea: —  Igeriketako begirale-titulua edo egungo igeriketako I. mailako entrenatzaile-titulua, dagokion federazioak emandakoa. Titulu horren ordez ezin izango da goragokoa jarri, igeriketako kirol-teknikaria edo igeriketako goi-mailako kirol-teknikaria izan ezik. —  Dagokion Salbamendu eta Sorospen Federazioak, Gurutze Gorriak edo beste erakunde gaitu edo baliokideren batek (DYA, besteak beste) emandako uretako sorosle titulua izatea. Halaber, behar bezala egiaztatutako titulazio baliokideak onartuko dira. Nolanahi ere, lizentzia edo egiaztapena indarrean egon beharko da eskabidea aurkezten den unean.

d)  Euskara: Hautaketa-prozesuan 2. hizkuntza-eskakizuna edo baliokidea egiaztatzea.

EDUKIA

Lehiaketa-sistemaren bidez hautatuko dira izangaiak.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Arrigorriagako Udala

944 02 02 00

Urgoiti Pasalekua, 57

haz-sac@arrigorriaga.eus

Arrigorriagako Udala