DEIALDIAK

BEKAK

2026ko ekitaldian arte plastiko eta ikusmen-arteen bekak

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2026/05/27

BALDINTZAK

Honako hauek jaso ahal izango dituzte bekak: arte plastikoetan eta ikusmen-arteetan prestakuntza sendoa izanik, baldintza hauek betetzen dituzten pertsona fisiko eta kolektibo artistikoak:

a)  Europar Batasuneko estatu kide bateko naziotasuna edukitzea.

b)  Bizkaiko Lurralde Historikoko udalerriren batean erroldatuta egotea, etenik gabe, 2023ko urtarrilaren 1etik hona. Baldintza hori ez da beharrezkoa izango 2023, 2024 edo 2025eko deialdietan Bizkaiko Foru Aldundiaren arte plastiko eta ikusmen-arteen modalitatean beka jaso duten eskatzaileentzat.

c)  Adina: 1991 eta 2008 urteen artean jaioa izatea (biak barne).

d)  Maiatzaren 31ko 5/2005 Foru Arauaren 12. artikuluan jasotako inguruabarretan ez egotea.

EDUKIA

1. Deialdi honen xedea da Bizkaian egoitza duten artista berriei arte plastiko eta ikusmen-arteen arloko sorkuntza artistikorako bekak ematea.

2. Proiektuak 2026ko irailaren 1etik 2027ko ekainaren 30era bitartean garatu beharko dira.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Bizkaiko Foru Aldundia

94 4068710

Euskera, Kultura eta Kirol Saila, Errekalde zumark., 30 - 2 48009 Bilbo

Bizkaiko Foru Aldundia