ATE MOREA

Osasuna eta ongizatea

Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei laguntza soziala eta hasierako laguntza soziojuridikoa emateko zerbitzua

Ate Morea Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzu publiko bat da, EDE Suspergintzak kudeatzen duena.

Doako eta zuzen zerbitzua da eta arreta profesional espezializatua eskaintzen du indarkeria matxista pairatzen duten edo pairatu duten emakumeak detektatzekoinformatzekoorientatzeko eta laguntzeko.

Helburua: zuri lehen urratsak egiten laguntzea eta indarkeria matxistan espezializatutako zerbitzu guztietarako sarbidea erraztea. Ikuspegi feministatik eta intersekzionaletik lan egiten dugu, zuk erabakitzen duzu eta guk laguntzen dizugu.

ATE MOREAk zuzeneko arreta eskaintzen die 14 urtetik gorako emakumeei, eta ez da beharrezkoa aldez aurreko izapiderik, salaketarik edo erroldatzerik egitea edo administrazio-egoera erregularizatzea. Zerbitzua norberaren ekimenez edo sistema publikoetatik (Osakidetza, Ertzaintza, Justizia, Hezkuntza, biktimentzako telefono bidezko arreta edo hasierako beste arreta-zerbitzu batzuek) bideratuta

EDE Suspergintzak kudeatzen duen zerbitzuak Bilbon du oinarri operatiboa, baina Bizkaia osoan jarduteko gaitasuna du. Esku-hartze sozialean, psikologikoan eta juridikoan espezializatutako sei profesionalez osatutako diziplina anitzeko talde batek ematen du arreta; prestakuntza espezifikoa dute indarkeria matxistari, giza eskubideei, generoari, krisiei eta kulturarteko ikuspegiari buruz. Esku-hartzeak euskaraz, gaztelaniaz eta beste hizkuntza batzuetan egin daitezke, interpretazio- eta itzulpen-sistema profesional bati esker; zeinu-hizkuntza ere erabil daiteke.

ATE MOREAk egoera bakoitzaren arabera egokitu daitezkeen lau fasetan egituratzen du esku-hartzea: lehen harrera, entzute aktiboan oinarrituta eta judiziorik gabe; kasuaren aurretiazko balorazioa, arriskuak eta premiak identifikatzeko; laguntza emozionala, soziala eta juridikoa emateko fasea -baita aurrez aurreko gestioetan ere-, eta amaierako etapa, jarraipena egiteko eta prozesuari amaiera emateko, zeinean emakumearen ongizatea eta autonomia lehenesten baitira.

Zerbitzua Bilboko Manuel Allende kaleko 10. zenbakian dago eskuragarri; ordutegi jarraitua du: astelehenetik ostegunera, 9:00etatik 18:00etara, eta ostiraletan, 8:00etatik 15:00etara. Herritarrek bitarteko hauek erabili ahal dituzte harremanetan jartzeko: 688 881 353 telefono-zenbakia, atemorea@bizkaia.eus helbide elektronikoa edo www.atemorea.org web-orria.

Argibide gehiago

Ate Morea

"Laguntza, entzutea, informazioa eta orientazioa aurkituko duzu"