DEIALDIAK

DIRU-LAGUNTZAK

Aurrera Fest

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2020/06/17

BALDINTZAK

Ekimena, antzerkian, musikan, dantzan… aritzen diren eta eurek ekoiztutako ikuskizunak aktiboak dituzten arte sustatzaileei, konpainiei, profesionalei eta taldeei zabalik dago. Horrez gain, besaulkiak dituen aretoko eszenatokian eman daitezkeen ikuskizunak izan beharko dira, gutxienez 50 minutukoak, atsedenerako aukera barik.

EDUKIA

"Aurrera Fest" uztailean ospatuko da Euskaldunan.

Tokiko artisten jaialdi bat, denbora zehatz batean banatuta, Euskaldunako hainbat lekutan egingo dena. Aurrez aurre ikusi ahal izango dira ikuskizunak, betiere, osasun-agintarien jarraibideak errespetatuta.

Euskaldunak, bere aldetik, hau jarriko du parte hartuko duten banden eta konpainien esku: oinarrizko ekipo teknikoa; ikus-entzuleak eserlekuetan banatzeko zerbitzua; 3 areto aukeratzeko  (Auditoriuma, 0B eta 0E); eta sarrerak saltzeko plataforma.

ARGIBIDE GEHIAGO

    Argibide gehiagorako, jarri harremanetan erakunde deitzailearekin

DEIALDI-EGILEA

Bizkaiko Foru Aldundia

94 403 5000

events@euskalduna.eus