Aurtengo udan, gure naturguneak esploratu

Osasuna eta ongizatea

Eman izena parketxe en jardueretan eta ezagutu gure parke naturalak

Bizkaiko hiru parke naturalek natura basatia, ametsetako txokoak eta arnasarik gabe utziko zaituzten paisaiak eskaintzen dizkizute. Aurtengo udan, gainera, Bizkaiko Parketxe Sareak Armañon, Gorbeia eta Urkiolaz inoiz ez bezala gozatzeko jarduerak eskaintzen dizkizu:

  • Ginkanak eta mendi ibilaldiak Armañonen

    Uda osoan zehar, Armañongo Parke Naturalak Canal de Peñalba ibilbide autogidatuekin ezagutzeko aukera eskaintzen du eta Karrantzako Parketxean, `Mendian gora´erakusketa bisitatzeko aukera.

    Uztailean, ginkana batean parte hartzeko aukera izango duzu Trutziozko historia hobeto ezagutzeko eta irailean, Ordunte Mendietatik PR BI-122 zeharkatu dezakezu, Bernalesetik Lanzasagudaseraino.

    Parketxeko jardueretan izena eman dezakezu 946 560 079 telefonoan edo armanon.parke.naturala@bizkaia.eus helbide elektronikoaren bidez.

  • Erakusketak eta San Inazio Gorbeian

    Gorbeiako Parketxeak uda osoan zehar prestatu duen ibilbide autogidatuak Areatza Erdi Aroko hiribildua ezagutzeko aukera eskaintzen dizu. Uztailean eta abuztuan, zuhaitzetan ikus ditzakegun formei buruz hausnartu ahal izango duzu Vicente Guinearen erakusketarekin: “Animarbolak, irudimenari irekitako erakusketa”. Eta, tradizioak agintzen duenez, uztailaren 31n, San Inazio eguna dela eta, Gorbeiara igoko bazara, Parketxeak egunaz gozatzeko ematen dizkizun aholkuei jarraitzea gomendatzen dizugu.

    Parketxeko jardueretan izena eman dezakezu 94 6739279 telefonoan edo gorbeia.parke.naturala@bizkaia.eus helbide elektronikoaren bidez.

  • Ezkutuko txokoak eta hodei misteriotsuak Urkiolan

    Uda osoan zehar, Urkiolako Parketxea bisitari guztiak kontzientziatzen saiatuko da, ‘Bio-desatsegina’ kanpainaren bidez, inguruko lurzoru osoan paper-zapiak ekiditeko. Uztailean, salmenta zuzen bultzatzeko helburuarekin, gozatu ahabiak jasotzen Atxineta etxealdean. Eta abuztuan, Urkiolako hodei bitxien arrastoari jarraitu Saibi mendia zeharkatzen duen pista-jokoaren bidez. Azkenik, irailean, Mañariako mendi ibilbidea eta Angurreta Harrobia Arte Espazioaren bisita gidatua egin dezakezu.

Parketxeko jardueretan izena eman dezakezu 946 814 155 telefonoan edo urkiola.parke.naturala@bizkaia.eus helbide elektronikoaren bidez.

Armañon eta Urkiolako parke naturalak zuk nahi bezala ezagutu nahi badituzu, ez galdu Foru Aldundiak sustatutako PR ibilbideak, esteka honetan duzu behar duzun informazio guztia. Eta aprobetxatu eguraldi ona Bizkaia Zubira edo Santimamiñeko haitzulora hurbiltzeko; Bizkaian Ezagutu behar dituzun bi gune.

Eta Gaztelugatxera joan behar baduzu, gogoan izan, doakoa bada ere, udan eta zenbait egunetan beharrezkoa dela esteka honen bidez sarrera eskatzea.

"Aurtengo udan, parketxeen jarduerekin bizi Bizkaiko parke naturalak"