DEIALDIAK

LEHIAKETAK

Bziber lehiaketa, euskarazko eduki-sorkuntza sustatzeko

IREKIA

Aurkezpen-epea

Noiz arte 2026/04/17

EDUKIA

  • Sareetan (TikTok eta Instagram) euskarazko edukia sortzea da lehiaketaren helburu nagusia.
  • 14 urtetik gorako eduki-sortzaileei edo horretan hasi nahi dutenei zuzenduta dago.
  • Janire Atxurra (@janiatxu), Andoni Etxezarreta (@_ibilimunduan), Luma Otaño (@luma.ov) eta Julen Unanuek (@unaanuue) gidatuko dute aurtengo edizioa.
  • “BZ Sarea” kategoria berrian, parte-hartzaileek beren lehen kontratu profesionala irabazteko aukera izango dute.

Gaurtik hasita. Martxoak 23, eta apirilaren 17ra arte, sareak euskaraz bustitzeko helburuarekin dator berriz ere Bziber, bere 9. edizioan. Azkue Fundazioak gazteak eta sareak euskaraz ehuntzeko helburuarekin antolatutako TikTok sareko lehiaketa da Bziber. Gainera, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailaren babesa izango du beste behin.

14 urtetik gora dituzten eta sare sozialetan edukia sortzen ari diren edo sortzen hasi nahi duten pertsona guztiek parte har dezakete aurtengo edizioan. Astero, eduki-sortzaile batek gidatuko du lehiaketa, bideo-proposamen bat eginez. Parte-hartzaileen egitekoa bideo-proposamen horiek beren estilora sortu eta sareetan partekatzea izango da, nahi beste bideo egiteko aukerarekin. Eduki-sortzaile bakoitzak bere kategoriako irabazlea aukeratuko du, eta Fnac dendan gastatzeko 100 euroko opari-txartelarekin sarituko da.

DEIALDI-EGILEA

Azkue Fundazioa

944 028 081

Agoitz plaza 1 (Bilbao)

Azkue fundazioa