DEIALDIAK

IKASTARO ETA TAILERRAK

Urteko antzerki ikastaroak

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2026/09/25

BALDINTZAK

  • Aukeratutako ikasleei emailez jakinaraziko zaie urriaren 2an eta matrikula egiteko informazioa ere emango zaie une horretan.
  • Lehentasuna izango dute Bilbon erroldatutakoek.
  • Taldeetan gizonezkoen eta emakumezkoen arteko oreka bilatuko da.
  • Euskarazko taldeak sortzen saiatuko gara aurrena.

EDUKIA

Eszenarako prestakuntza eta sorkuntza:

Asteazkenetan, 19:00–21:00 (60 ordu) Gazteleraz.

Gaiak

Ikastaroa funtsezko bi esparrutatik jorratzen da:

  • Interpretazio lana: energia, erritmoa, adierazpena, koordinazioa, fisikotasuna, emozioa…
  • Sormen lana: inprobisazioa, espazioaren definizioa, ideien bilaketa…

Prestakuntza eta sorkuntza eszenikoa

Astelehenetan, 19:00–21:00 (60 ordu) Euskaraz

Gaiak

  • Aktorearen lana: kemena, erritmoa, gorputz-adierazpena, oreka…
  • Sormen lana: inprobisazioa, espazioaren definizioa, ideien bilaketa…

Prezioa

Matrikula arrunta: 191 €

Langabetuak edo Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen dutenak: 157,50 €

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Bilboko Udala