Baduzu proiekturik buruan, baina ez dakizu nola finantzatu? Crowdfunding Bizkaia aurkezten dizugu

Enplegua

Igo zure proiektua, finkatu lortu nahi duzun zenbatekoa eta hasi finantziazio-erronda. Oso erraza!

Badakigu zein zaila izan daitekeen proiektu bat hutsetik abiaraztea. Denbora luzea hura nola zabaldu pentsatzen, dirua nola lortu bueltaka... Azkenean, zure negozio-ideia bigarren mailan gera daiteke. Horregatik, Crowdfunding Bizkaia finantziazio errondek kezkak kentzen eta behin betiko bultzada ematen lagunduko dizute.

Baldintzak? Zure proiektua berritzailea izatea edo gizartean eragina izatea eta Bizkaian kokatzea. Hala bada, aurrera! Erregistratu zaitezke. Zurekin harremanetan jarriko dira proiektuari bideragarritasun-azterketa bat egiteko eta, dena behar bezala badago, ez duzu zertan plataformara igo, Crowdfunding Bizkaiak egiten du zuregatik. Finantzaketa-erronda hasten denean, inbertsioak jasoko dira 50 egunez, zure helburua lortzeko.

Eta Crowdfunding-a ez bazaizu egokitzen, ez kezkatu, finantzaketa lortzeko beste modu batzuk ere badaude. Adibidez, BEAZek laguntzak izaten ditu. Une honetan, Bizkaia Sortzailea programa dago irekita, sormen-industriako enpresentzat, edo Ekintzailetza eta Gizarte Berrikuntza programa. Deialdien gainean beti eguneratuta egotea gomendatzen dizugu.

Crowdfunding Bizkaiaren blogean ere aurki ditzakezu finantzaketarako beste aukera batzuk eta ekintzailetza-aholkuak. Aurkitu aukerarik onena zuretzat eta ez amore eman!

Igo zure proiektua Crowdfunding Bizkaiara, finkatu lortu nahi duzun zenbatekoa eta hasi finantziazio-erronda. Oso erraza!