DEIALDIAK

DIRU-LAGUNTZAK

Barakaldoko gazteen prestakuntzarako diru-laguntzak

IREKIA

Aurkezpen-epea

Noiz arte 2025/09/15

BALDINTZAK

1. Diru-laguntzaren deialdia onartzen den egunean 18 eta 35 urte bitartean izatea, biak barne.

2. Gutxienez bi urtez Barakaldoko udalerrian erroldaturik egotea dirulaguntzaren deialdia onartzen den egunean.

3. 3. artikuluan adierazitako ikasketetako batean matrikulatuta egotea. Horretarako, aipatutako ikasketetan matrikulatu izanaren egiaztagiria aurkeztu beharko da. Matrikula onartzeko, gutxienez ezarritako kredituen %50 osatzen duten ikastaroko hiru irakasgai barne hartu behar ditu gutxienez, ikasturte ezberdinei badagozkie ere.

EDUKIA

Ondorengo gastuei aurre egiteko emango ditu Udalak dirulaguntzak:

a) 2024ko irailaren 16tik 2025eko irailaren 15era bitartean egindako matrikula- edo irakaskuntza-gastuak, honako hauei dagozkienak:

1. Graduko ikasketak, bigarren zikloko graduondoko ofizialak (masterra), hirugarren zikloko graduondo ofizialak (doktoretza).

2. Heziketa-zikloak, oinarrizko lanbide heziketa.

3. Lan-eskaintza publikoetarako (LEP) oposizio-faseko prestakuntza, deialdi-data esleituta eta dagokion aldizkari ofizialean argitaratuta.

4. Hizkuntzei buruzko prestakuntza (euskara eta gaztelania izan ezik), hizkuntzaren titulu ofiziala lortzeko.

5. 18 eta 35 urte bitarteko gazteen oinarrizko ikasketak.

b) 2024ko irailaren 16tik 2025eko irailaren 15era arte onuradunak egin beharreko ikasketekin lotutako liburuak eta material didaktikoa erosteko egindako gastuak, lan-eskaintza publikoetarako gaiak, akademia edo prestatzaile pertsonala barne.

c) 2024ko irailaren 16tik 2025eko irailaren 15era arte onuradunak egin beharreko ikasketekin lotutako material informatikoa (hardwarea zein softwarea) erosteko egindako gastuak, gehienez gailu bat (ordenagailu eramangarri bat, mahai gaineko ordenagailu bat, tableta bat…). Inola ere ez da diruz lagunduko telefono mugikorrak erostea.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Barakaldoko Udala

944 789 200

Herriko Plaza 1

Barakaldoko Udala