DEIALDIAK

JARDUERAK

Barriek: Mikel Erkiaga artistaren erakusketa "Amu bakoitzean"

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2022/05/29

EDUKIA

Rekalde AretoakMikel Erkiaga(Bilbo,1994) artistaren erakusketa aurkezten dubarriekprograma barruan. Programa honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Sorkuntza Artistikorako Bekak lortu dituzten artisten artean hautatutako batzuen lanak aurkeztuko ditu.

Erakusketan formatu handiko piezak eta txikiagoak ikus daitezke, baita Polaroid argazki batzuk ere. Argazki-objektu horietan gertatzen diren kolorearen kadentziak eta alterazioak ernamuina izan ziren artistak pinturaren bidez inguruneari uko egitea eta birpentsatzea posible den iker dezan. Lanek argazkigintzaren eta pinturaren arteko uztartze lana egiten dute, betiere pinturaren praktikan sakontzeko asmoarekin.

Amu bakoitzean izenburuak bere ikerketak dakarren tranpari egiten dio erreferentzia; izan ere, margolariaren lan-prozesuan, bi diziplinek, argazkigintzak eta pinturak, batak bestearekiko amu lana egiten dute, dualtasun berean korapilatutako obra multzoa osatzea lortu arte.

Foru erakundearen erakusketa aretoa Bizkaiko Foru Aldundiaren beka jaso duten artisten sorkuntzak proiektatzeko plataforma ezin hobea bihurtzen da. Oraingo honetan,Jenni Alvaradok, Izaskun Araluzeak, Urtzi Urkixok, Javier Rodríguez Pérez-CurieleketaMikel Erkiagak, Aldundiaren Sormen Artistikorako Bekez gozatu dutenek, euren lanen sorta bat erakutsi dute.

MIKEL ERKIAGA (Bilbo, 1994).

Arte Ederretan Graduatua (2016)UPV/EHUEuskal Herriko Unibertsitatean; halaber, bertan Pinturako Masterra egin zuen (2017). Erasmus izan zen Wroclawiuko (Polonia)ASPn (2016). Bere "Tarde roja, hoja azul" lana banaka aurkeztu zuen Bilboko Juan Manuel Lumbreras galerian (2019) eta Sitsak Janiko Berbak Arrigorriagako erakusketa aretoan (2017).

TaldeanSoplo. Arnasketa saiakerak bezalako erakusketetan parte hartu du, Euskal Museoa, Bilbo (2021) edoGallery. Delivery, "Compartir la vida vivida", Getxo eta Bilbo (2021), besteak beste.

Beka eta egonaldi batzuk jasotzeaz gain, GetxoArte 2021 bezalako bitartekaritza programetan kolaboratzen du eta 2022ko apirilean Muturbeltzek antolatzen duen Bizitza Onaren egoitza artistikoan parte hartuko du. Paisaia edo natura hilak bezalako gaien bidez, argazkiaren eta pinturaren arteko hesia lausotzen saiatzen da.

DEIALDI-EGILEA

Rekalde Aretoa

944 06 85 32

Rekalde zumarkalea, 30

salarekalde@bizkaia.eus 

Rekalde Aretoa