DEIALDIAK

ENPLEGUA

Udal euskaltegiko Administrari lanpostu bat

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2025/12/02

BALDINTZAK

- Batxilergoa, LHII edo baliokidea, edo titulazio hori jasotzeko eskubideak ordainduta izatea. Atzerriko titulazioen kasuan, homologazioa egiaztatzen duen egiaztagiria eduki beharko da. Atzerrian lortutako titulazioa duten hautagaiek dagokion baliozkotzea edo homologazioa egiaztatzen duen egiaztagiria dutela egiaztatu beharko dute. 

- Hautaketa-prozesuaren barruan honako modulu hauen IT Txartelaren ziurtagiriak dituztela egiaztatzea: — Microsoft Word Aurreratua, edozein bertsio. — Microsoft Excel Aurreratua, edozein bertsio. — Microsoft Outlook, edozein bertsio. — Internet Aurreratua. Ezagutza horien ziurtagiria eskuratu eta hamar egun balioduneko epean egiaztatu beharko da, eskabideak aurkezteko epean egiaztatu ez bada, oposizio-aldian egindako azken ariketaren behin-behineko emaitzak argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, hamargarren eguna izanik muga. Egun hori baino lehen ziurtagiriak lortu eta aurkeztu ez dituzten izangaiak ez-gaitzat joko dira, eta hautaketa-prozesutik kanpo geratuko dira. Hori ebazpen arrazoituaren bidez emango da, eta interesdunei jakinaraziko zaie. IT Txartelaren ziurtagiria lortzeari dagokionez, honako hau adierazten da: — Ziurtapen-probarako sarbidea izateko egiaztatutako zentro batean eman beharko dute izena. Zentroen zerrenda osoa helbide elektroniko honetan kontsulta daiteke: www.it-txartela.net — Izen-ematea www.it-txartela.net helbidean egin daiteke. — Halaber, informazioa eska daiteke aipatutako helbide elektroniko honetan edo egiaztatutako edozein zentrotara joanda. — Probak garatzeko eta kalifikatzeko, ziurtagiria eman duen organoak ezarritako arau orokorrak bete behar dira.

- C1C1 hizkuntza-eskakizuna duela egiaztatzea, edo hautaketa-prozesu honetan horretarako deitzen diren egiaztapen-probak gainditzea. Eskakizun hori betetzeko data dagokion hautaketa-prozesuko hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko proba egiten den eguna izango da.

EDUKIA

Txanda irekiz betetzeko lehiaketa-oposizioaz.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Basauriko Udal Euskaltegia

euskaltegia@basauri.eus

Urbi 33

94 440 62 17

Basauriko Udal Euskaltegia