DEIALDIAK

JARDUNALDIAK

Lanbide-orientazio eta etxebizitza jardunaldiak gazteentzat

IREKIA

Aurkezpen-epea

Noiz arte 2025/03/31

EDUKIA

Basauriko Udalaren ZirtZart Gazte Zerbitzuan, martxoan zehar, aholkularitza eta orientazio saio batzuk antolatu ditugu, gazteen bizi-proiektuan laguntzen duten bi eremuri lotuta; enplegua eta emantzipazioa.

Lehenengo arloa aukera akademikoena eta lan-aukerena da, eta gazteei eta euren familiei zuzenduta dago (saio ezberdinetan). Bertan, gaur egun dauden ikasketa- eta lan-aukerak azalduko ditugu: unibertsitatea, lanbide-heziketa, modalitateak, euren arteko loturak eta bideak… Lan-merkatua aztertuko dugu: zein aukerak dauka irtenbide gehiago?, inguruko lan-merkatuan zer eskatzen ari dira?, lanerako eta bizitzarako gaitasunak ahaztu gabe, zer gustatzen zait?, zertan naiz ona?, zertarako balio dezaket, maila profesionalean?

Bi saio egongo dira talde bakoitzarentzat eta saio bakoitzean honako gai hauek jorratuko dira:

- 1. saioa (martxoak 19 eta 26): zeharkako trebetasun pertsonalak, gaitasunak, bokazio profesionala eta erabakiak hartzeko laguntzak.
          · Gazteak: 17:00 – 18:45
          · Familiak: 19:00 – 20:45
- 2. saioa (martxoak 21 eta 28): hezkuntza-eskaintza eta lan-merkatuaren egoera eskualdeko errealitatea kontuan izanik.
          · Gazteak: 17:00 – 18:45
          · Familiak: 19:00 – 20:45

Bloke hori DBHko 3. eta 4. mailetan edo Batxilergoko 1. mailan matrikulatutako gazteentzat eta haien familientzat izango da.

Bigarren arloa etxebizitzarena. Programatutako 4 saio izango dira, familiaren etxetik atera nahi duten gazteek informazio egokia izan dezaten, emantzipazio-ibilbide egokia eraikitzeko. Hona hemen programa:

- 1. saioa (martxoak 10): ALOKABIDE eta alokairuko etxebizitza.
- 2. saioa (martxoak 17): etxebizitza alokatzea eta erostea.
- 3. saioa (martxoak 24): etxeko ekonomia.
- 4. saioa (martxoak 31): hornidurak. Zer jakin behar dugu?

Bloke hori 16 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Saio guztiak 17:00etan hasteko programatuta daude, eta bakoitzak 90 minutu iraungo du.

Saio bakoitzeko plaza-kopurua mugatua denez, parte hartu nahi duen orok izena eman beharko du. Epea otsailaren 6tik martxoaren 6ra egongo da irekita. Eskaerak presentzialki egin ahalko dira Basauriko Gazte Informazio Bulegoan (Autonomia kalea, 3) edo telematikoki, Basauriko Udaleko Gazte Zerbitzuaren webgunearen bidez (zirtzart.basauri.eus).

ARGIBIDE GEHIAGO

jpeg Kartela (JPEG 135 KB)

DEIALDI-EGILEA

Basauriko Udala

944 666 430 / 634 984 615

Zirt Zart Gazte Bulegoa Basozelaiko Gizarte Etxea Basozelai 11

zirtzart@basauri.eus

ZirtZart Basauri