DEIALDIAK
BEKAK
Bizkaia BBK bekak
ITXIA
Aurkezpen-epea
Epea amaituta 2020/03/31
BALDINTZAK
Bizkaian jaioak edo administrazio-egoitza bertan dutenak, gutxienez eskabideak aurkezteko epea zabaldu aurre-aurreko 12 hilabeteetan.
Graduko unibertsitate-titulazioa, deialdi bakoitzeko hautespen-prozesua bukatu baino lehen lortua
30 edo 35 urte bete gabe izatea deialdiaren urteko urtarrilaren 1ean (hautagaiek aukeratutako prestakuntza-programaren arabera)
EDUKIA
Bizkaia BBK Programari esker, esperientzia bakarra bizi ahal izango duzu atzerrian. Lehen mailako graduondokoa egingo duzu Bizkaiarentzat estrategikoa den arloren batean, bertan lana garatzeko aukera gehiago edukiko dituzulako, baina, batez ere, Bizkaian lan egin nahi baduzu.
Bizkaia BBK Programan eskainitako graduondokoak honako sektore estrategiko hauetako enpresek hautatu dituzte aldez aurretik: Big Data, Energia, Aeronautika, Finantza Huba, Automobilgintza eta Zilarrezko Ekonomia.
Beraz, ziurtatuta egongo da egiten duzun graduondokoa sektore horietako goi-mailako profesionalek aztertu eta balioztatu dutela eta, horren ondorioz, etorkizunari begira ahalmena zein interesa dituela. Programara atxikitako enpresek Bizkaia BBK Programako graduondokoetan emandako jakintzak dauzkan giza kapitala behar dute epe ertain eta luzeari begira.
Programak matrikulazio-gastuak, hegazkin-txartelak, ostatua, mantenua eta gerta daitezkeen bestelako gastuak estaltzen ditu, deialdian ezarritako baremoen arabera.
Bizkaia BBK Programa bi fasetan banatzen da, denbora-tarte eta prestakuntza-ezaugarri bereiziekin:
1. fasea. Prestakuntza espezializatua nazioarteko erreferentziazko zentroetan.Programaren hasierako fase honetan, hautatutako hautagaiek graduondoko bat egingo dute ardatz estrategiko bakoitzari esleitutako nazioarteko erreferentziazko -zentroetan. Prestakuntzaren helburua sektore horretako enpresa liderrek identifikatutako erronkei erantzungo dieten arlo espezifikoen ezagutzan sakontzea izango da, eta 12, 18 edo 24 hilabeteko iraupena izango du.
2. fasea. Bizkaiko enpresetan laneratzea. Fase honetan, hautagaia Bizkaiko trakzio-enpresa batean sartuko da, prestakuntza egin duen lehentasunezko eremuan eta dagokion titulua lortu ondoren. Kontratuak iraupen jakin bat izango du, gehienez 2 urtekoa izango dena; lanaldi osokoa izango da eta enpresak goi-tituludun bati eskainitako lan-baldintzen parekoak izango ditu.
Enpresak eta esku hartzen duten sektorea:
CIE Automotive (automozioa)
Euskaltel (big data)
Fineco (hub finantzarioa)
Gamesa (big data)
Gestamp (automozioa)
Iberdrola (big data eta energia)
ITP Aero (aeronautika)
MTC Maier Technology Center (automozioa)
Ormazabal (big data)
Grupo RETAbet (big data)
Sener (energia, aeronautika, big data)
ZIV (energia)
Unibertsitateak eta titulazioak:
Strathclyde University. Msc, PgDip Data Analytics.
Ecole Polytechnique + Hec Paris. MSc Data Science for Business.
Hec Paris. HEC Master in Management Grande Ecole.
Cranfield University. Aerospace Propulsion option - MSc in Thermal Power VU.
Strathclyde University. MSc, 5G Advanced Communications.
European Institute of Innovation and Technology (EIT). MSc SENSE - Master’s in Smart Electrical Networks and Systems.
Saarland University, Luleå Technical University, Barcelona Tech, Université de Lorraine. Advanced Materials Science & Engineering (AMASE) Master.
RWTH Aachen University. M.Sc. Production Systems Engineering.
Esslingen University. Master of Engineering in Automotive Systems.