DEIALDIAK

LEHIAKETAK

Beldur Barik, ikus-entzunezko lehiaketa 2025

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2025/11/09

BALDINTZAK

Lehiaketa 12 eta 20 urte bitarteko gazteei zuzendua dago, eta adierazpen artistikoak saritzen ditu. Lan horiek neska-mutilek ezberdintasun egoerei Beldur Barik jarrerarekin nola egiten dieten aurre erakutsi behar dute; alegia, errespetua, parekidetasuna, askatasuna eta autonomia, elkarkidetza eta indarkeria sexista eta matxistaren bazterketa irmoa adierazten dituzten jarrerekin.

Gehienez 3 minutuko iraupena dituzten ikus-entzunezko lanak aurkeztu ahal izango dira eta parte-hartzeko bi adin tarte izango dira, 12 -16 eta 17-20 eta kategoria bakoitzenan taldekako edo banakako lanak aurkeztu ahalko dira (ikastetxe bat, gela bat, elkarte bat…).

EDUKIA

Beldur Barik programak BELDUR BARIK JARRERA ikusentzunezko lehiaketaren 14. edizioa antolatu du. Lehiaketaren xedea da emakumeek jasaten duten bereizkeria-egoerei aurre egiten dioten neska-mutilen adierazpenak aintzat hartu, baloratu eta bultzatzea. Lehiaketara aurkezten dituzten ikus-entzunezko lanek errespetuan, berdintasunean, askatasunean, autonomian, erantzukizunean eta indarkeria sexistaren gaitzespen irmoan oinarritutako jokabide eta jarreren adierazgarri izan behar dute.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Beldur Barik

688 804 672

info@beldurbarik.eus

Beldur Barik