DEIALDIAK

IKASTARO ETA TAILERRAK

Adimen artifizialari buruzko oinarrizko ikastaroa

IREKIA

Aurkezpen-epea

Noiz arte 2025/05/27

EDUKIA

Adimen artifizialari eta doako aplikazio digitalei buruzko lau saioko ikastaro praktiko batera gonbidatzen zaitugu. Maiatzaren 6, 13, 20 eta 27an izango da, asteartetan, 18:00etatik 19:00etara, Berango Lab-en. Ikastaroan zehar ChatGPT ezagutuko duzu, testuak eta ideiak sortzeko IArekin elkarrizketa egiten duen laguntzailea; Canva, eduki bisuala modu errazean diseinatzeko aproposa; Miro, online arbel kolaboratiboa; Genially, aurkezpen interaktiboak sortzeko ezin hobea; Trello eta Asana, proiektuak kudeatzeko bi tresna; eta Wix, zure web orria programatu gabe eraikitzeko aukera emango dizuna.

Saio bakoitzak azalpen argiak eta praktikoak izango ditu, ikasitakoa berehala aplikatu ahal izateko. Ez duzu aurretiazko ezagutzarik behar, ikasteko gogoa eta aplikazio horiekin esperimentatzeko gailu bat besterik ez! Zatoz eta ezagutu teknologiak nola erraztu ahal dizun zure egunerokotasuna eta lagundu zure proiektuei forma ematen.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Gaztedi Uribe Kosta

640 121 935 / 94 678 24 28

Berango Gazte Lab: Sasiarte kalea, 4, etxabea

berangolab1@gmail.com

Berango Gazte Lab