DEIALDIAK

JARDUERAK IKASTARO ETA TAILERRAK

Hitzaldia: Programa Emantzipa

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2024/01/30

EDUKIA

191/2023 DEKRETUA, abenduaren 26koa, gazteen emantzipaziorako Emantzipa Programaren laguntzak arautzen dituena.

Sartu eta programa ezagutu

Onuradunek bete beharreko eskakizunak. Laguntzak eskuratu ahal izateko, eskakizun hauek bete behar ditu eskatzaileak:

  • Laguntza eskatzeko unean 25 eta 29 urte bitartean izatea, 25 eta 29 urte dutenak barne.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri batean erroldatuta egotea eskaera egin baino urtebete lehenagotik gutxienez.
  • Era berean, dirulaguntza hauek eskatu eta jaso ahal izango ditu eskaera aurkeztu duen egunean Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri batean bizi eta erroldatuta dagoen orok, nahiz eta aurreko hamabi hilabeteetan bertan etengabe bizi ez izan eta bertan erroldatuta ez egon, baldin eta egiaztatzen badu azken hamar urteetan hiru urte segidan igaro dituela Euskal Autonomia Erkidegoan bizitzen eta erroldatuta.
  • Urtean 3.000 eurotik gorako eta 28.000 eurotik beherako diru-sarrerak izatea.

Etorri Urtarrilak 30an Berango Gazte Labera eta azalduko dizugu jakin behar duzun guztia (Izena eman)

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Berango Gazte Lab

640 121 935/94 678 24 28

Berango Gazte Lab: Sasiarte kalea, 4, etxabea

berangolab1@gmail.com

Berango Gazte Lab