DEIALDIAK

LEHIAKETAK

Berdintasunerako Zirgari Sarien 2024

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2024/01/23

BALDINTZAK

Hautagaiak banakako pertsonak izan daitezke, a) kategorian (irabazi-asmorik gabeko erakundeak), b) kategoriako proiektu hautagaiaren kargura, eta irabazi-asmorik gabeko erakundeak, c) kategoriako emakumeen eskubideen eta emakumeen eta gizonen berdintasunaren defentsan ibilbide bat ezaguna dutenak. Deialdi honetako sariak jasotzeko hautagai diren pertsonak, erakundeak eta enpresak edozein pertsona fisiko edo juridikok edo hautagaiak berak proposatu ditzake, baina ezin dezakete saria eurentzat eskatu. Saria irabazteko beharrezko merezimenduak modu egokian egiaztatzen dituzten dokumentuak aurkeztu beharko dituzte.

EDUKIA

Bizkaiko Foru Aldundiak eta BBK-k martxoaren 8a dela eta (Emakumearen Nazioarteko Eguna) Berdintasunaren aldeko Zirgari Sariak emango dituzte berriro. Saridunen proposamenak aurkezteko epea ireki zaie herritar guztiei, eta, besteak beste, pertsona fisikoei eta erakundeei emango zaie saria.

Honako kategoria hauetan aurkez daitezke proposamenak:

  1. «Ohorezko Zirgari Saria 2024«. Pertsona fisiko batek edo gehiagok emakumeen eskubideen alde eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde eginiko ibilbidea saritzeko.
  2. «Berdintasunaren aldeko proiektuaren saria. Zirgari Saria 2024». Irabazi-asmorik gabeko elkarte eta/edo erakundeek emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde egindako proiektu bati edo batzuei.
  3. «Berdintasunaren aldeko erakundearen saria. Zirgari Saria 2024». Emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde egindako lanagatik nabarmendu diren irabazi-asmorik gabeko elkarte eta/edo erakunde bati edo batzuei.

Zirgari Sariak 2024an iritsiko dira bederatzigarren ediziora, eta pertsona fisikoek zein erakundeek berdintasunaren alde egiten duten lana saritzen dute. Sari horiek Bizkaiko Foru Aldundiak eta BBK-k arlo horretan egindako lanagatik nabarmendu direnei egiten diete aipamen publikoa. Era berean, sari horien helburua da Bizkaiko gizarte osoa suspertzea eta Berdintasunaren eta emakumeen eskubideen defentsan inplikatzea.

Hautagaitzak posta elektronikoz (berdintasuna@bizkaia.eus) edo Berdintasunerako Zuzendaritzara joanda (Mazarredo 63, 3. solairua - 48009 Bilbo) aurkeztu daitezke, bai eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak 16. artikuluan ezartzen dituen bideak erabiliz ere.

Zirgari Sariak martxoaren 8aren (Emakumearen Nazioarteko Eguna) inguruan egingo den ekitaldian emango dira.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Bizkaiko Foru Aldundia eta BBK

Mazarredo 63, 3. solairua - 48009 Bilbo)

berdintasuna@bizkaia.eus