DEIALDIAK

ENPLEGUA

Administrari laguntzaile 3 plaza

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2026/06/02

BALDINTZAK

  • Gutxieneko titulua: batxilergoa / erdi edo goi mailako lanbide heziketa, Administrazioaren eta/edo Finantzen adarretan; eta/edo beste titulu batzuk, enpresen administrazioaren arloan.
  • Euskararen hizkuntza eskakizuna (B2B2).
  • Gutxienez hiru urteko esperientzia, administrazio gaietan.

EDUKIA

Estatuko Loteria eta Apustuen Bizkaiko Ordezkaritzak Bilboko egoitzan.

Eginkizun nagusi izango du Ordezkaritzak Bizkaiko saltokietara (hartzaileak) bidaltzen duen dokumentu maleta prestatzeko eta banatzeko ataza guztiak egitea, bai eta hartzaileek Ordezkaritzara bidaltzen duten dokumentu maleta jaso, kontrolatu eta berrikustea ere. Era berean, kontrolatu eta antolatu beharko du Madrildik jardueran aritzeko hornitzen diren material guztia, hala nola apustu txartelak, publizitate kartelak, biniloak, etab. Orobat, biltegia eramateaz arduratuko da.

Gainera, telefono deiak jasotzeaz, jendeari arreta emateaz eta informazio orokorraz arduratuko da, bai eta bisitei arreta emateaz ere. Halaber, SELAEren joko guztiak saltzeko eta sariak ordaintzeko lanak egin ahal izango ditu, horretarako prestatutako saltokian.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Bizkaia ela-lae

944 35 65 80

Campo & Ochandiano. Ercilla 18, 1º Dcha 48009 Bilbao.

Campo & Ochandiano