DEIALDIAK

LEHIAKETAK

BIAFF moda diseinuaren nazioarteko 9. lehiaketa

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2023/12/15

EDUKIA

Abenduaren 15era arte, irekita dago Bilbao International Art & Fashion, BIAAFek antolatzen duen moda-diseinuko nazioarteko VIII. lehiaketan izena emateko epea.

Susperraldian dauden mundu osoko 18 eta 35 urte bitarteko moda-diseinatzaileei zuzendua. Lehiaketako gaia librea da, baina bereziki artearen munduarekin loturiko edo inspiraturiko proposamenak baloratuko dira.

Berriro, parte hartzeko bi kategoria egongo dira: jantziak eta osagarriak; eta posible da bietan lehiatzea.

Lehenengo sailkapen baten ostean, 2024ko apirileaan azken fasera igaroko diren 30 finalistak erabakiko dira. Ekainean bi diseinu irabazleak iragarriko dira. Sortzaile bakoitzak 10.000 euro jasoko ditu. Horrez gain, 5.000 euroko sari bat emango zaio gazte diseinatzaile euskaldun batek aurkezturiko lan onenari.

BIAAF suspertzen ari diren moda-diseinatzaileak aurkitu, babestu eta bultzatzera bideratutako plataforma bat da. Bere jardueren artean bi urtean behingo sari honen deialdia dago, «arte-balioekin estuki lotuta, kulturen arteko aberastea eta moda benetako kultura-ondasun gisa sustatzea» bilatzen duena.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Bilbao International Art & Fashion – BIAAF

info@biaaf.com

Bilbao International Art & Fashion – BIAAF