DEIALDIAK

IKASTARO ETA TAILERRAK

Bilbao Berraktibatzen programa

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2023/01/20

BALDINTZAK

Programan parte hartzeko ezinbestekoa da Bilbon bizi izatea eta langabezia egotea.

EDUKIA

Programaren helburua da lana aurkitzeko prozesua optimizatzea eta banakako laguntzaren zein taldeko formakuntzen bidez Bilbon bizi diren eta aktiboki lan bila dauden langabeei birkokatzen laguntzea.

Programak 40 orduko iraupena du, eta banakako saioak zein taldeko formakuntzak izango ditu, lau bloketan banatuta: birbideratzea, banakako bloke bakarra izango dena, bertan, diagnosi bat egingo da eta ibilbidea prestatuko da, banakako ekintza-planak egingo dira eta CVa berridazteko aholku teknikoa eskainiko da; lan aktibazioa, kontratazio-formulak, lan-erreforma, enplegu publikoa eta ekintzailetza bezalako gaiak lantzeko; birkokatzea eta gaitasun digitalak. Azken bloke horri arreta berezia emango zaio, eta programaren ordu guztien erdia baino gehiago eskainiko zaio; izan ere, lan- eta gizarte-joera berriei egokitzeko prozesuetan ezinbesteko gaitasunak direla uste da.

 

Taldeko formakuntza-saio horietan talentua identifikatzeko eta soft skills edo zeharkako gaitasun direlako horiek ebaluatzeko ariketak egingo dira; izan ere, gaur egun enpresek garrantzi handia ematen diete horiei (lidergoa, taldeko lana, motibazioa, negoziatzeko gaitasuna eta abar). Horrez gain, diseinu- eta berrikuntza-arloetako tresna digitalak, hodeian informazioa gordetzeko plataformak eta komunikazio- zein hautaketa-joera berriak ezagutzeko ariketak ere egingo dira, baita marka pertsonala zehazten laguntzekoak ere.

HELBURU NAGUSIA: NETWORKING SAIOAK ENPRESEKIN

Bilbao Berraktibatzen programaren azken blokea birkokatzeari buruzkoa da, eta horren helburu nagusia da hemendik eta datorren martxora arte enpresekin topaketak antolatzea, parte hartzaileek enpresa horiekin zuzenean harremanetan jartzeko aukera izan dezaten, eskaintzaren eta eskariaren arteko lotura bat bilatzeko eta gaur egunerako zein etorkizunerako lan-aukerak aztertzeko. Azken fase horren lehentasuna bizitzen ari garen hiru trantsizio handiei lotutako eremuetara/sektoreetara egongo da bideratuta: teknologiko-digitala, energetiko-klimatikoa (Green Jobs) eta soziosantarioa (Silver Economy).

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Bilboko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundia

944 205 321

Bilbao Ekintza

empleoytalento@bilbaoekintza.bilbao.eus