DEIALDIAK

JARDUERAK IKASTARO ETA TAILERRAK JARDUNALDIAK

Bilbao Bizkaia Design Week'23:

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2023/11/26

EDUKIA

Ekosistemak diseinatzen eta antolatzen dira, edo, besterik gabe, bizitza pizten utzi behar da? Non dago oreka sortzen ari denari edo planifikatutakoari erantzutearen artean? Zer eginkizun dute erabiltzaileek eta nola inplikatu ditzakegu?

2022-23 biurtekoan, BBDW Bilbao-Bizkaiko diseinuaren EKO-SISTEMA entzuten eta artikulatzen ari da. 2022ko edizioak EKOan izan zuen ardatza, eragileen ahotsen erresonantzian eta beren jardunbideetan. BBDW23k SISTEMAren ideian jarri du fokua, eta diseinu estrategikoko zein ekosistema-artikulazioko ariketa bat proposatu du, patroiak bilatzekoa, egokitze-ekintzakoa, konexioena, sormen-tentsioena eta - harremanena.

Bilbao Bizkaia Design Week-en garatutako jarduera presentzialen eta birtualen formatuak honako hauek dira: solasaldiak, hitzaldiak, topaketak, azokak, erakusketak, instalazioak, mahai-inguruak, aurkezpenak, tailerrak/workshopak,bisitaldiak/ibilbideak…

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko Udala

info@bilbaobizkaiadesignweek.eus

Bilbao Bizkaia Design Week