DEIALDIAK

LEHIAKETAK

Green Glam: Moda Jasangarria

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2026/05/28

BALDINTZAK

  • Gazteek, banaka nahiz taldeka. Taldeen kasuan, gutxienez pertsona batek Bilbon bizi beharko du. Kideetako bat izendatu beharko dute Gazteria eta Kirol Sailaren aurrean taldearen ordezkari modura jarduteko.
  • Adina: 18 eta 35 urte bitartean.
  • Bilbon bizi direnak edo hiriarekin loturaren bat daukatenak.

EDUKIA

Moda jasangarriaren arloko ekimen, ideia, proiektu... bat baduzu, bidali proiektuen fitxa gazteria@bilbao.eus helbidera.

Zer eskaintzen dizuegu, zuen proiektua aukeratzen bada?

• moda jasangarriari lotutako proiektu propioa garatzeko aukera.

• gutxi gorabehera 40 orduko banakako laguntza jasotzea sektoreko profesionalen eskutik (Estudio Bokashi).

• proiektuaren beharrei lotutako  prestakuntza espezializatua jasotzea, zuen ekimenaren gaiarekin zerikusia duten profesionalek emana.  

• arte- eta kultura-sektoreko profesionalekin harremana izatea.

• proiektuaren azken emaitza erakustea La Perreran. 

• La Perrerako espazioak doan lagatzea, disponibilitatearen arabera.

• ekipamenduan erabilgarri dauden material eta ekipoak erabiltzea (prestakuntza jaso ondoren, beharrezkoa dela ikusten bada).  

• ekimena Bilbao Gazteren webgunean eta sare sozialetan zabaltzea.  

Bilboko Udalak 2.500 euro –gehienez ere– bideratuko ditu proiektura, ekimena garatzeko, jardueretarako eta materialetarako, besteak beste. Bestalde, 500 euro jarriko ditu parte-hartzearen konpentsazioaren kontzeptu gisa, proiektuaren arduradunarentzat. 

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Bilbao Gazte

94 465 47 75

La Perrera, Sabino Arana 50 (Basurtu)

gazteria@bilbao.eus

Bilbao Gazte