DEIALDIAK

IKASTARO ETA TAILERRAK

GREEN KALEAK Tailerrak

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2025/11/18

BALDINTZAK

 Bilboko 18 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzendutako 3 tailerren bidez, aisialdi jasangarriaren inguruan ikasteko, esperimentatzeko eta ikertzeko aukera emango da, sektoreko profesionalen eskutik:

EDUKIA

GREEN KALEAK: “Aisialdi jasangarria” programaren bidez, aisiak Bilboko auzoetan daukan eragina aztertzen eta eraldatzen da.

18 eta 35 urte bitarteko gazteentzat diseinatua, esperientzia teoriko eta praktikoa eskaintzen du. Parte hartzaileei aukera ematen die gai hori lantzeko, zenbait ikuspegitatik: turistifikazioa, kontsumo azkarra, gentrifikazioa eta jasangarritasun gutxiko aisialdia.

Ingurunea hobetzeko, iraunkortasunaren aldeko kontzientzia kritikoa sustatzeko, sare komunitarioak indartzeko eta aisialdirako modu arduratsuagoak sortzeko tresnak eskaintzea da helburua, betiere ikuspegi inklusibo batetik eta elkarlanean.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Bilbao Gazte

944 20 30 98

La Perrera, Sabino Arana 50 (Basurtu)

gazteria@bilbao.eus

Bilbao Gazte