DEIALDIAK

IKASTARO ETA TAILERRAK

Filandon, Belaunaldi arteko joskintza topaketa

IREKIA

Aurkezpen-epea

Noiz arte 2026/04/24

EDUKIA

Ehun-lanen goiz bat partekatzera gonbidatzen zaitugu, eskuekin hitz egiteko eta denboraz gozatzeko topaketara.

Filandon honetarako ekarri zure ehun-lana: kakorratza, brodatua, ehoziriak, jostura edo esku artean duzun beste edozein proiektu. Pertsona bakoitzak bere lanean modu autonomoan aurrera egitea da asmoa, prozesua eta unea besteekin partekatuz.

Ez kezkatu uneren batean lan bat trabatzen bazaizu: beti daude esku adituak eta esperientziadun pertsonak zuri laguntza emateaz pozik egongo direnak.

Filandonean, belaunaldien artean jakintzak trukatzea, teknika tradizionalak transmititzea eta sare komunitarioak sortzea bilatzen dugu. Horregatik, jakin-mina eta goiz bat konpainia onean partekatzeko gogoa duen edonori irekita dago.

📅 Data: Larunbata, apirilaren 25.

⏰ Ordutegia: 11:00-14:00.

💶 Prezioa : Dohakoa.

📍 Lekua: La Perrera eraikina, Sabino Arana 50, Bilbao.

Ekintzara joaterik ez baduzu, bidali mezu elektroniko bat libe@estudiobokashi.com helbidera zure plaza beste pertsona interesdun bati laga ahal izateko

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Bizkaia Gazteak Bilbao

944 654 775

La Perrera, Sabino Arana 50 (Basurtu)

gazteria@bilbao.eus

Bilbao Gazte