DEIALDIAK

IKASTARO ETA TAILERRAK

Bizitza luzerako eta zainketaren ekonomiari buruzko ikastaroa

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2025/01/29

EDUKIA

Nagusi Intelligence Centerrek (NIC), London School of Economics and Political Science (LSE) erakundearen Care Policy and Evaluation Centre (CPEC) zentroarekin lankidetzan, "Longevity Economy and Care Economy" ikastaroaren bigarren edizioa antolatu du, zaintza-lanen ekonomiaren eta bizitza-luzeraren eremuko profesionalentzat.

NIC lankidetza publiko-pribatuko gunea da, Bizkaiko Foru Aldundia buru duena, eta biztanleriaren zahartzearen erronka garapen ekonomiko eta sozialerako aukera bihurtzea du helburu. Care Policy and Evaluation Centre (CPEC) nazioarteko ikerketa-zentroa da, eta iraupen luzeko zainketen, osasun mentalaren, desgaitasunaren eta osasunarekin lotutako beste gai batzuen arloetan lan egiten du nagusiki.

Bizitza-luzetasuna errealitate bat da Bizkaian, erronka demografikoaz jabetuta, Bizkaiak bizitza-luzeraren ekonomiaren aldeko apustua egiten du, adinekoen beharrei erantzuteko aukera gisa.

Informazio gehiago

Ikastaroa Urdulizen, Nagusi Intelligence Center delakoan izango da, 2025eko urtarrilaren 30an eta 31ean, goizeko 9:00etatik arratsaldeko 17:00etara, eta Martin Knapp irakasleak, José-Luis Fernández doktoreak, Adelina Comas-Herrera doktoreak, eta Juliette Malley doktoreak Care Policy and Evaluation Centre-CPEC, London School of Economics erakundeko kideak. Prestakuntza ingelesez eta gaztelaniaz emango da. Ingelesezko saioetarako, aldibereko itzulpen-zerbitzua egongo da.

Programa

Programara sartzeko esteka.

Ekitaldian izena ematea

Sartu ikastaroan aurrez izena emateko formularioan.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

NAGUSI INTELLIGENCE CENTER

NAGUSI INTELLIGENCE CENTER