DEIALDIAK

DIRU-LAGUNTZAK

Bizkaia Aurrera Kultura Bonua

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2021/05/24

EDUKIA

Bonu hauek irailaren 14an jarriko dira zirkulazioan, bi modalitatetan:

  •  A motako BAKB, 25 euroko prezioarekin, edozein motatako kultura-produktuetarako (B motako BAKBarekin eros daitezkeen produktuak eta zerbitzuak izan ezik). Kasu honetan 17.000 bonu jarriko dira salgai.
  •  B motako BAKB, 15 euroko prezioarekin, berariaz euskarazko kultur produktuentzat, hala nola liburuak, musika, filmak, dokumentalak, jokoak, bideo-jokoak, museoak, zinema, antzerkia, dantza, kontzertuak eta musikalak,…eta Bizkaiko tokiko hedabideetarako harpidetzak ere sartzen dira. Kategoria honetan 9.800 bonu jarriko dira salgai.

Bizkaia Aurrera Kultura Bonu guztiek berrogei euroko balioa emango diote eramaileari kultur produktuak erosteko, bai eta museo eta zuzeneko ikuskizunetarako sarrerak eta kanpaina honi atxikitako establezimendu-sareko beste kultura-ekitaldi batzuk erosteko ere, baldin eta BAKB horiek kanpaina honen barruan dauden egunetan erosi eta erabiltzen badira.

Bonu hauen salmenta Kutxabanken webgunearen eta sarrerak erosi eta jasotzeko terminalen sarearen bidez egingo da. Kontsumitzaile bakoitzak kategoria bakoitzeko 4 BAKB erosi ahal izango ditu. Bonuak 2021eko maiatzaren 24ra arte erosi ahal izango dira, eta bakarrik erabili ahal izango dira programari atxikitako establezimenduetan, irailaren 14tik 2021eko maiatzaren 31ra bitartean.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Bizkaiko Foru Aldundia

94 400 28 44

Euskara, Kultura eta Kirol Saila (Rekalde zumar. 30, Bilbo)