Bizkaia Euskaltel Digital Center

Prestakuntza

Euskaltel Fundazioak eta Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako gunea da, non sormen, ikaskuntza eta aukera berri bihurtzen baita teknologia.

Esploratzeko, esperimentatzeko eta etorkizuna sortzeko pentsatutako leku bat, esperientzia digitalen, berrikuntzaren eta belaunaldi berriak etorriko den guztiarekin konektatzen dituzten proiektu errealen bidez.

Bizkaia Euskaltel Digital Centerrek, Euskaltel Fundazioak eta Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako gaikuntza digitaleko zentro aitzindariak, programa indartu batekin ekiten dio udazkenari, martxan dagoenetik lehen hilabeteak igaro diren honetan. Ekainean jarri zen abian, teknologia-kanpalekuen eta herritarrentzat irekitako lehen prestakuntza-saioen eskutik, eta ordutik zabaldu duen eskaintza handitu egingo da datozen hilabeteetan, guztira 220 prestakuntza-ordu emango dituzten 46 tailerren bidez, zeinetatik 34 hasierako mailakoak baitira eta beste 12 tarteko mailakoak.

Bizkaia Euskaltel Digital Centerrek eskaintzen duen prestakuntza-proposamena askotariko profiletarako pentsatuta dago, eta haren edukiak konpetentzia digital berriak lortzera bideratzen dira, bai eta pertsonak zenbait arlo teknologikotan espezializatzera ere, edo tresna digitalak interes pertsonalagatik eskuratzera.

Proposatutako tailerretako irakasgaien artean daude, besteak beste, adimen artifiziala, Prompt Engineering, tokiko txatbotak, web-aplikazioen AA bidezko sorkuntza, Blender, Unreal Engine, Unity 3D, laser bidezko ebaketa eta 3D eskaneatzea, baita fabrikazio digitaleko eta programazioko prestakuntza ere. 

Webgunean dago programa osoa eskuragarri: www.bizkaiaeuskalteldigitalcenter.eus/eu/

Bizkaia Euskaltel Digital Center, gainera, ikasteko formatu berriak ere abian jartzen ari da, hala nola Labs izenekoak: adituen laguntzarekin eta jarraipen pertsonalizatuarekin proiektu praktikoak garatzeko gune esperimentalak. Ekimen hori osatzeko, ekosistema teknologikoarekin lotutako ekitaldi, jardunaldi eta topaketen programa bat ere egongo da.

BEDCren sortzetiko xedea da topaleku eta prestakuntza-gune bihurtzea beren profilak eguneratzeaz gain Euskadiko ekoizpen-sarearen funtsezko beharrei erantzun nahi dieten pertsona eta enpresentzat, enplegagarritasuna eta hazkunde pertsonala errazteko.

Helburu hori lortze aldera, maila guztietako prestakuntzaren alde egin du apustu zentroak, eta tailerren, hitzaldien eta prestakuntza osoen bidez gaitasun teknologikoak garatzeko guneak sortzearen alde.

"46 tailer barne hartzen ditu: 220 ordutik gorako prestakuntza, maila guztietako profilentzat"