Aste honetan "Bizkaia Koloretan" parte hartzea animatzen zaitugu!

Anistasuna

Martxoaren 21erako sentsibilizazio-kanpainak dei egiten die herritarrei aniztasuna eta mestizajea gure lurralde historikoari aberastasuna dakarkioten elementutzat har ditzaten.

Bizkaiko Foru Aldundiak "koloretako Bizkaia" baten aldeko apustua egin du, aniztasuna eta mestizajea aukera eta aberastasun sozial gisa onartuz, eta datorren larunbatean, martxoaren 21ean, ospatuko den Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Egunaren baitan bultzatutako sentsibilizazio-kanpaina baten bidez.

Mestizajeak eta aniztasunak aberastu egiten gaituzte. Desberdintasunak onartzeak eta batzen garela ulertzeak gizarte inklusiboagoa, sortzaileagoa eta kohesionatuagoa bihurtzen gaitu. Ez pentsatu zuri-beltzean. Bizkaia koloretan.


Kanpaina hau arrazakeriaren aurkako astea osatzen duten jarduera batzuen barruan kokatzen da. Bertan, Enpleguko, Gizarte Kohesioko eta Berdintasuneko Foru Departamentuak lagundutako beste jarduera batzuk ere sartzen dira, datorren larunbatean Bilborocken kulturarteko DAMBA jaialdiarekin amaitzeko.

Hemen egitaraua:

- Martxoak 16; Mahai-ingurua: La voz de la juventud contra el racismo

- Martxoak 17: Eztabaida-foruma: Afrikari buruzko mitoak desmuntatzen Fórum debate: desmontando mitos sobre África

Martxoaren 19, 20 eta 21: Erakusketa: El viaje En Once puntos

 Martxoaren 19, 20 eta 21: Bilbao DAMBA Festibala

"Martxoaren 21a, Arraza-Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna"