«Bizkaia Repara»k 6.000 deskontu-bonuren trukeari ekingo dio Bizkaiko 90 saltokitan.
Jasangarritasuna
Bizkaia Reparak h«Bizkaia Repara»k 6.000 deskontu-bonuren trukeari ekingo dio Bizkaiko 90 saltokitan.irugarren edizioari ekingo dio bonu gehiagorekin eta bigarren eskuko artikuluak erosteko deskontuekin.
Bizkaiko Foru Aldundiak abian jarri du Bizkaia Repara kanpainaren hirugarren edizioa. Kanpaina horren bitartez, kontsumo-ondasunen konponketa eta berrerabilpena sustatzen ditu, hondakinen sorrera murriztu, eta kontsumo arduratsuagoa bultzatzeko. Edizio berri honetan, foru-erakundeak kanpainaren aurrekontua 60.000 eurora arte handitu, eta herritarren eskura 6.000 deskontu-bonu jarri ditu, eta, berritasun nagusi gisa, bonuak atxikitako establezimendu fisikoetan bigarren eskuko artikulu jakin batzuk erosteko ere erabiltzeko aukera ezarri du; hartara, handitu egiten dira kontsumo jasangarrirako aukerak.
Azaroaren 5etik 2027ko otsailaren 7ra, herritarrek kanpainan parte hartzen duten dendetan trukatu ahal izango dituzte bonuak.
Deialdi honetan Bizkaiko 90 establezimenduk parte hartuko dute, eta haietan, hiritarrek deskontuak izango dituzte egunero erabiltzen diren objektuak konpontzeko nahiz, aurten lehen aldiz, bigarren eskuko artikulu jakin batzuk erosteko.
Kanpainak 60.000 euroko aurrekontua du aurten, eta 10 euroko 6.000 deskontu-bonu jarriko ditu herritarren eskura, 2027ko otsailaren 5era arte erabili ahal izateko. Bonu bakoitzarekin 10 euroko deskontua lortu ahal izango da kanpainak barne hartzen dituen konponketetan edo erosketetan egindako 20 euroko gastuaren gainean. Bakoitzak gehienez ere bost bonu metagarri erabili ahal izango ditu, kanpainari atxikitako establezimendu bakar batean zein saltoki batean baino gehiagotan.
Parte hartzen duten 90 establezimendu nagusien artean, besteak beste, ehungintzako produktuak eta osagarriak, oinetakoak, aparatu elektronikoak eta etxeko gauzak konpontzen dituzten saltokiak daude. Saltoki horiei, aurten, ekimen honetan lehen aldiz, erabilitako produktuen salmentan espezializatutako establezimenduak gehitu zaizkie, besteak beste, altzariak, jantziak eta bestelako etxeko gauzak saltzen dituztenak.
Finkatutako kanpaina
Bizkaiko Foru Aldundiak 2024aren amaieran jarri zuen abian Bizkaia Repara, Hondakinen Prebentzioaren Europako Astearen barruan, produktuen balio-bizitza luzatu, hondakinen sorrera murriztu, eta tokiko merkataritza espezializatuari laguntzeko.
Harrezkero, kanpaina kontsumo-ohitura jasangarriagoak bultzatzeko tresna gisa finkatu da. Lehenengo bi edizioetan ia 4.000 pertsonak parte hartu dute, 4.000 konponketa inguru egin dira, 9.865 bonu trukatu dira eta 31 tona hondakin sortzea saihestu da.
Zehazki, bigarren edizioan, aurtengoan, 2.089 parte-hartzaile egon dira, 5.215 bonu trukatu dira (horietatik 370 aurreko deialdiko soberakinari dagozkionak) eta 2.102 konponketa egin dira; hartara, 17 tona hondakin sortzea saihestu da.
Informazio gehiago nahi izanez gero: Bizkaia Repara - Bizkaia.eus