DEIALDIAK

JARDUNALDIAK

"Bizkaia Gazteak Topaketa" Jardunaldia; Inor ez da sartzen laukitxo batean. Intersekzionalitatea jokoan.

IREKIA

Aurkezpen-epea

Noiz arte 2026/11/12

EDUKIA

Bizkaiko eskualde bakoitzean bide bat egin da eta lan handia egin da. Beste urrats bat eman nahi dugu, egiten ari garena mahai gainean jarriz eta elkarlanerako proposamenak eginez.

Beste modu batean egingo dugu, jolasaren bidez. Elkar entzun eta ezagutzea bilatzen dugulako. Intersekzionalitatea landuko dugu. Hitz handia dirudi, eta, funtsean, oso gauza erraza da: iritsi nahi dugun pertsona ez da laukitxo batean bizi, guztien bidegurutzean bizi da.

Azaroaren 13an, 9: 30etik 14:00etara, La Perreran (Bilbo) egingo den jardunaldian parte hartzera gonbidatzen zaitugu..

    EGITARAUA

  • 9:15 Harrera eta akreditazioa
  • 9:30 Teresa Laespada Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasun diputatuaren ongietorria
  • 9:45 Bizkaia Gazteak 2030 estrategia: tarteko ebaluazioa eta idazketa berria. Natxo Rodríguez, Gizarte Kohesioa Sustatzeko Zuzendari Nagusia
  • 10:30 Performance - aurkezpena
  • 10:40 Talde-lana: Sinesten duguna eta gertatzen dena
  • 11:30 Atsedenaldia
  • 11:45 Talde-lana: Egin duguna eta eraiki dezakeguna
  • 13:40 Itxiera eta agurra.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Bizkaiko Foru Aldundia

Gizarte Kohesioa Sustatzeko Saila

bizkaiagazteak@bizkaia.eus