DEIALDIAK

JARDUERAK

Bizkaiko astialdi taldeen mapa berriaren sorrera

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2023/11/20

EDUKIA

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK), Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan, lurraldeko astialdi taldeen argazkia berritu nahi du. Bizkaian nabarmena da astialdi taldeen presentzia eta eragina; izan ere, ibilbide luzeko sareak eta taldeak daude eta haien udalerri eta komunitateetan burututako lana sendoa da.

EGK-k funtsezkotzat jotzen du ikusaraztea zein ahalegin egiten diren astialdian haur eta nerabeekin batera prozesu hezitzaileak sortzeko, komunitatearen garapenerako, hezkidetzarako edota euskara eta euskal kultura sustatzeko, besteak beste. Astialdian ekimen asko eta oso anitzak eramaten dira aurrera eta ikusgarritasuna zein aitortza izatea beharrezkoa ikusten da, batez ere kontuan hartuta astialdiko mugimendu gehiena pertsona bolondresen eskuetan dagoela.

Mapan parte hartzea oso erraza da, galdetegi hau oinarrizko datuekin betetzean datza: taldearen izena, jarduerak garatzen diren udalerria eta auzoa eta kontakturako helbide bat (hau ez da argitaratuko, mapa sortzerakoan sor daitezkeen zalantzak argitzeko besterik ez da). Mapa sortutakoan, zabaltzeko hainbat hedapen ekintza egingo dira, Bizkaiko astialdi taldeak ezagutarazteko.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

EGK

944436143 / 747442774

Autonomía, 44 bajo (Bilbao)

astialdi@egk.eus

EGK