DEIALDIAK
JARDUERAK
Bizkaiko Erromeria Eguna
IREKIA
Aurkezpen-epea
Noiz arte 2026/10/17
EDUKIA
Erromeriaren kontzeptu guztiak batzeko asmoz Bizkaiko Erromeria Eguna antolatuko dute aurten bigarren aldiz. Urriaren 17an Lemoan izango da, egun osoko egitarau zabalarekin eta gune desberdinetatik, herri osoa euskal musikaz, dantzaz eta erromeriaren bueltako bestelako edukiez jantziko duena.
«Belaunaldien arteko festa batr, gure kulturan oinarritutako jaia eta gure sustraietaz ikasteko aukera emango digun ospakizuna»
Bizkaiko Erromeria Egunaren artistak: Korrontzi, Lorratz, Larrain Dantza herrikoia, Harribitxiko txistulariak, Eneritz Gorritxategi eta Edurtzeta Ania trikitilariak, Ene Kantak, Kittu, Itsaso Arrietaren kantu ikastaroa, Igorrek Arantzarte dantza taldeko Jone Intsaustiren Arratiako jota ikastaroa, Matraka elektrotxaranga… eta 20:30etik aurrera gazte sentitzen direnentzako formatu elektroniko eta handiagoetako erromeriak: Lehian, Argitu, Zirkinik Bez eta Trikizio — azken hau bere sortzaile izan zen Xabi Arakama trikitilariaren bueltarekin gainera—.
Kalez kale eta tabernaz tabernako eskaintzak ere indar handia izango du urriaren 17an Lemoan: Bizkaiko gaiteroak, Ondalango erraldoi eta buruhandiak, Urrutia anaiak trikitilariak, Izenbarekuak txaranga, Bizkaiko albokariak…
Eta proposamen artistikoez gain, urriaren 17an herri bazkaria, bertsolariak, herri kirol tailer eta erakustaldiak, haurrentzako puzgarriak… ere izango dira Bizkaiko Erromeria Egunaren bigarrez edizioan.
Amaitzeko, jaialdi honi buruzko informazio guztia, gunez guneko egitarau zehatza barne, Bizkaiko Erromeria Egunaren Instagram eta Facebook kontuetan argitaratzen joango direla azaldu dute, baita webgune ofizialean ere: erromeriaeguna.eus
«Una fiesta intergeneracional, una fiesta basada en nuestra cultura y una celebración que nos permita aprender de nuestras raíces».
Los artistas del Bizkaiko Erromeria Eguna 2026: Korrontzi, Lorratz, Larrain Dantza popular, los txistularis Harribitxi, las trikitilaris Eneritz Gorritxategi y Edurtzeta Ania, Ene Kantak, Kittu, el curso de canciones de Itsaso Arrieta, el taller de la jota de Arratia con Jone Intsausti del grupo de danza Arantzarte de Igorre, Matraka elektrotxaranga... y las romerías de formato electrónico y más grande para los que se sienten jóvenes a partir de las 20:30: Lehian, Argitu, Zirkinik Bez y Trikizio —éste último con la vuelta del creador de la banda, Xabi Arakama—.
ARGIBIDE GEHIAGO
Argibide gehiagorako, jarri harremanetan erakunde deitzailearekin