DEIALDIAK

LEHIAKETAK

Bizkaiko Itsasoa eta Irristaketa inguruko ideien lehiaketa

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2022/02/28

BALDINTZAK

  1. EHUko, Mondragon Unibertsitateko, eta Deustuko 3. eta 4. Mailako ikasleek eta masterreko ikasleek hardezakete parte, nahi duten adarretakoek. Beheko ikasturteetako ikasleek ere parte har dezakete, beti ere taldean hirugarren edo laugarren mailakoren bat egonez gero. Ikasleak Bizkaian errolduta edo eskualde honetan ikasketak burutzen egon behar dira.
  2. Ikasle bakoitzak nahi duen kategoriatan har dezake parte, eta proiektu bat baino gehiago aurkeztu ahal izango du. Ikasle taldeak mistoak izan daitezke (unibertsitate desberdinetakoak) Enpresak ezingo dira aurkeztu lehiaketara.
  3. Proiektu guztiak irakasle batek ikuskatu beharko ditu, edo haren tutoretza izan beharko dute.
  4. Gutxienez bi pertsona egon behar dira talde bakoitzeko eta gehienez 5 izango dira.

EDUKIA

Orekan Sakonduz / BEAZ Bizkaiko Itsasoa eta Irristaketaren lantaldeak, Deustu, Mondragon eta EHU Unibertsitateen laguntzarekin, Bizkaiko Itsasoa eta Irristaketa inguruko ideien lehiaketa iragarri du: ¨Itsasoa eta Irristaketa Innovation Comp¨, osagarrien hobekuntzen ideien inguruan, hala nola ekoizpen prozesuak, produktuak edo surf, bela, nautika, skate eta bestelako irristatze-kirolen ingurukoa.

Itsasoa eta Irristaketa Lehiaketa, Itsasoa eta Irristaketa industriaren merkaturatzea eta garapena sustatzea du helburu, eta kalitate handiagoa eta jasangarriak diren produktu eta prozesuak proiektatzea. Unibertsitateko berrikuntza irekiko prozesuak enpresara gerturatzeko asmoa du, helburu bikoitzarekin: batetik, unibertsitateko ikasleentzat profesionalki landu daitekeen sektore bat dela agerian jartzea; eta, bestetik, berrikuntza hori etorkizuneko enpresa ekimenetan edo produktu berritzaileetan eraldatzea, egungo industriak barnera ditzakeenetan.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Bizkaia Oreka Sakonduz

marydeslizamientobizkaia@gmail.com

marydeslizamientobizkaia@gmail.com

BEAZ