DEIALDIAK

DIRU-LAGUNTZAK

2026ko azaroaren 24tik 2027ko azaroaren 22ra bitartean kirol-probetan parte hartzen duten Bizkaiko kirolarientzako dirulaguntza

IREKIA

Aurkezpen-epea

Noiz arte 2027/12/01

BALDINTZAK

a)  Etenik gabe 2026ko urtarrilaren 1etik Bizkaian erroldaturik daudenak.

b)  2026ko azaroaren 24tik 2027ko azaroaren 22ra bitartean nazioarteko federazioen eta/edo Espainiako federazioen egutegi ofizialetan sartutako kirol-probetan parte hartzea.

c)  2011. urtean edo lehenago jaioak. Salbuespenez onartuak izango dira 2011ren ondoren jaiotakoak, Bizkaiko Foru Aldundiak Etorkizun Handiko Kirolari edo Etorkizun Handiko Kirolaritzat jotzeko hautagai legez aintzatetsi baditu.

d)  Bizkaiko lurraldeko kirol-federazioak edo, Bizkaiko lurralde-federaziorik ez badago, euskal federazioak izapidetutako lizentzia izatea, dirulaguntza eskatzen den modalitatekoa. Lizentziak 2026 edo 2027. urterako egon beharko du indarrean, edo 2026/2027ko edo 2027/2028ko denboraldirako.

EDUKIA

Bizkaiko kirolariek dirulaguntza jasoko dute beren gain hartu behar izan dituzten inskripzio, egonaldi, joan-etorri eta mantenu gastuengatik, baldin eta 2026ko azaroaren 24tik 2027ko azaroaren 22ra bitartean nazioarteko federazioen eta/edo Espainiako federazioen egutegi ofizialetan sartutako kirol-probetan parte hartzen badute, banakako nahiz binakako norgehiagoketan.

Eskabideak aurkezteko epea 2026ko abenduaren 16an hasi eta 2027ko abenduaren 1ean amaituko da (egun hori barne).

DEIALDI-EGILEA

Bizkaiko Foru Aldundia

94 608 2401 / 94 608 3654

Errekalde zumark., 30 - 1 (48009 Bilbo)

Kirola