DEIALDIAK

DIRU-LAGUNTZAK

2025eko azaroaren 25etik 2026ko azaroaren 23ra bitartean kirol-probetan parte hartzen duten Bizkaiko kirolarientzako foru dirulaguntza

IREKIA

Aurkezpen-epea

Noiz arte 2026/12/01

BALDINTZAK

a) Etenik gabe 2025eko urtarrilaren 1etik Bizkaian erroldaturik daudenak.

b) 2025eko azaroaren 25etik 2026ko azaroaren 23ra bitartean nazioarteko federazioen eta/edo Espainiako federazioen egutegi ofizialetan sartutako kirol-probetan parte hartzea.

c) 2010. urtean edo lehenago jaioak. Salbuespenez onartuak izango dira 2010aren ondoren jaiotakoak, Bizkaiko Foru Aldundiak Etorkizun Handiko Kirolari edo Etorkizun Handiko Kirolaritzat jotzeko hautagai legez aintzatetsi baditu.

d) Bizkaiko lurraldeko kirol-federazioak edo, Bizkaiko lurralde-federaziorik ez badago, euskal federazioak izapidetutako lizentzia izatea, dirulaguntza eskatzen den modalitatekoa. Lizentziak 2025. edo 2026. urterako egon beharko du indarrean, edo 2025/2026ko edo 2026/2027ko denboraldirako.

EDUKIA

Bizkaiko kirolariek dirulaguntza jasoko dute beren gain hartu behar izan dituzten inskripzio, egonaldi, joan-etorri eta mantenu gastuengatik, baldin eta 2025eko azaroaren 25etik 2026ko azaroaren 23ra bitartean nazioarteko federazioen eta/edo Espainiako federazioen egutegi ofizialetan sartutako kirol-probetan parte hartzen badute, banakako nahiz binakako norgehiagoketan.

Eskabideak aurkezteko epea 2025eko abenduaren 16an hasi eta 2026ko abenduaren 1ean amaituko da (egun hori barne).

DEIALDI-EGILEA

Bizkaiko Foru Aldundia

94 608 2401 / 94 608 3654

Errekalde zumark., 30 - 1 (48009 Bilbo)

Kirola