Gazteen bakardadea: bizi-unetik kronifikaziora

Anistasuna Gizarteratzea Osasuna eta ongizatea

Gazteen bakardadea ikuspegi orokor batetik aztertuta.

Nahi gabeko bakardadea gaur egungo gizarte-erronka nagusietako bat bihurtu da, osasunean, ongizate emozionalean eta gizarte-kohesioan eragin zuzena duelako. Txosten hau Bizkaiko Foru Aldundiaren BizkaiSare 2030 estrategiaren barruan kokatzen da, eta gazteen bakardadea fenomeno egiturazko eta konplexu gisa sakon aztertzeko beharrari erantzuten dio.

Azterketa hiru oinarri metodologikotan bermatzen da: nazioarteko eta estatuko literatura soziologiko espezializatuaren berrikuspena; hainbat erakundetako datu enpirikoen analisia —SoledadES Behatokia, Eusko Jaurlaritza, FOESSA, INJUVE, CIS eta EAPN—; eta Delphi azterlan bat, diziplina akademiko desberdinetako eta hirugarren sektoreko hamazazpi pertsona adituren parte-hartzearekin.

Gazteen bakardadeak hiru gaztetik bati eragiten dio, azterlan zabalenen arabera; eta haren hedadurak agerian uzten du ez dela esperientzia indibiduala edo anekdotikoa, baizik eta gaur egungo gazteen gizarte-antolamenduan, bizi-baldintzetan eta eskuragarri dituzten babes-egituretan gertatzen ari diren eraldaketa sakonen sintoma bat.

Argibide gehiago

BizkaiSare

Ezagutu ezazu mundu berri bat gazteen arteko loturei eta bakardadeari buruz!