BizkaiSareko jardunaldia: Komunitatea eta bakardadea

Osasuna eta ongizatea

Azaroak 13, Euskalduna Jauregian. Udal eta komunitate mailako estrategiak

Jardunaldi hauek topaketarako, hausnarketarako eta ekintzarako gune gisa planteatzen dira. Ikuspegi komunitario batetik, aztertu nahi dugu nola lagundu dezaketen auzo-sareek, erakundeek, elkarteek eta herritarrek nahi ez duten bakardadeari aurrea hartzeko eta aurre egiteko. Bakardadea ez baita esperientzia indibidual bat bakarrik: erronka kolektibo bat ere bada, gizarte osoari eragiten diona.

Helburuak

- Lotura eta lotura komunitarioen inguruko hausnarketan sakontzea, bakardadea prebenitzeko eta hari heltzeko.

- Udal- eta komunitate-mailan egiten diren estrategiak eta jarduerak ezagutzea.

- Gizarte Kohesiorako Zuzendaritzak eskuragarri dituen baliabideak ematea gai hori jorratu nahi duenari.

Azaroak 13an, 9:15tik 14:00rarte ikusi ekitaldia zuzeneko emankizunaren bidez

Jardunaldiaren egitarau HEMEN

 Zer da BizkaiSare?

BizkaiSare Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimena da, eta diseinatuta dago komunitate-sarea indartzeko eta lurraldeko gizarte-kohesioa sustatzeko. Desberdintasun eta arrakala sozialei erantzuteko sortu da, gero eta handiagoak baitira ziurgabetasun ekonomikoak, osasun-krisien inpaktuak, ingurumen-erronkek eta aldaketa geopolitikoek markatutako testuinguru global honetan.

BizkaiSarek, udal-erakunde eta gizarte-entitateekiko lankidetzaren bidez, metodologia, finantzaketa eta eragileen sarea eskaintzen ditu, komunitatea indartuko duten ekimenak bultzatu eta lotura sendoagoak eta erresilienteagoak sortzearren.

Argibide gehiago

BizkaiSare